👶 Jaiotza 1921eko abuztuaren 21a Madril |
💀 Heriotza 2017ko urtarrilaren 23a Madril |
🔨 Lanbidea biokimikari |
📷 Argazkiak ikusi |
Gertrudis de la Fuente Sánchez, Madrilen, Espainian jaio zen 1921eko abuztuaren 21ean, eta 2017ko urtarrilaren 23an hil zen. Emakume hau biokimikarikaria izan zen. Ikerkuntzako irakasle izan zen. Gertrudisen lana erabakigarria izan zen Entzimologiaren Institutuaren (loreen zientzia bat) sorkuntza eta garapenean.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertrudis de la Fuente 1921eko abuztuaren 21ean jaio zen Madrilen, Zientzialari garrantzitsua izateaz gain, pertsona argia, eskuzabala, arduratsua zen eta garrantzia ematen zion bere aitak burdinolan lan egiteari. Bere familia justizia eta berdintasunaren alde zegoen, horrela Gertrudisek txikitatik erakutsi zuen ikasteko eta jakiteko prestatuta zegoela.
Sei urte zituenean, Caceresko burdinbideetako herrixka batera joan zen bizitzera. Bertan eskolaratu zen eta bigarren hezkuntzararte egin zuen. Emakumeek garai horretan ezin zuten ikasketekin jarraitu eta berari hori gertatu zitzaion. 1935 urtean aitak erretiroa hartu eta hiriburura bizitzera itzuli ziren.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Gertrudis de la Fuente. 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).