Txikipedia:Gimnastika artistiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gimnastika artistika

Gimnastika artistiko,  aparatu jakin batzuekin egiten den gimnasia mota bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gimnasia mota daude, gizonezko frogak eta emakumezko frogak. Gizonezko frogak, sei frogak dituzte: barra-finkoa, zaldi-jauzia, zaldi-arkuduna, eraztunak, barra paraleloak eta lurreko ariketak. Emakumezkoetan, aldiz, lau frogak bakarrik daude: oreka-barra, barra-asimetrikoak, zaldi-jauzia eta lurreko ariketak. Gimnasiako helburura, aparatu bakoitzean gero eta gauza zailago eta perfekzio gehiagorekin egitea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnasia artistikoa, jatorri erromatarra eta grekoa du, gimnasia artistiko hau iraganean praktikatzen zuten. Gimnasia artistikoaren jatorria bera XIX.mendekoa da, zehazki 1811koa, eta Berlingo Alemaniako Institutuko Friedrich Ludwig Jahn irakasleari. Gimnasia berri honen arrakasta Alemanian garatu zen eta hainbat gimnasia talde sortu ziren, Jahn "gimnasia modernoaren aita" titulua lortuz. 1896an Atenasen ospatutako lehen Olinpiar Joko modernoetan kirol hau onartua izateko aurreko pausoak izan zen. Garai hartan, gimnasia artistikoa eta atletismo lehiaketa multzo komuna osatzen zuten.

Gimnasta batek arikera bat egiten

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen kategoria

  • Barra asimetrikoak: Barra asimetrikoetan, beheko barra egokitua izan daiteke 140 eta 160cm artean, eta goiko barra 235 eta 240cm artean. Ariketa hori kategoriaren arabera aldatzen da.
  • Lurra: Musikalki egokituta egon behar du koreografia baten bidez, 70 eta 90 segunduetan bitarte iraun behhar du eta lurzoruaren eremu osoa estali behar du.
  • Oreka barra: Oreka barrako ariketak 70 eta 90 segundo arteko iraupena izan behar du eta aparatuaren luzera guztia okupatu behar du. Oreka-barra 1'2 m-ko altueran dago, 10 cm-ko zabalera du eta 5 metro neurtzen du.
  • Zaldi jauzia: Jauzirako lasterketa egiteko erabiltzen den pista metro bat zabal eta 25 metro luze da. Astoak 120 cm-ko altuera du, 35 cm-ko zabalera eta 160 cm-ko luzera.

Gizonezkoen kategoria

  • Uztaidun zaldia: Animaliarekin  duen antzekotasunagatik deitzen zaio. Neurri hauek dituzte: 1'15 m-ko altuera, 1'60 m-ko luzera eta 35 cm-ko zabalera. Uztaien altuera 12 cm da eta bien arteko distantzia 40 cm eta 45 cm artekoa.
  • Eraztunak: Bi eraztun zintzilik dituen egitura batez egina dago aparatua, lurretik2'75 metrora. Bien arteko distantzia 50 cm-koa da eta 18 cm-ko barne-diametroa du. Gimnasiako indar-aparatu nagusia da.
  • Barra finkoa: Barra finkoa 2'40 m-ko luzera duen barra bat da eta lurrako paralelo dago, metalezko egitura baten gainean 2'80 m-ko altueran. Indar eta oreka mugimenduetan datza proba. Gaur egun, akrobaziaren bidez oso erakargarri bihurtu nahi da tresna hori; beraz, egiten den ariketa bakoitzak elkarrengandik desberdina izan behar du.
  • Zaldi jauzia: Tranpolin baten bidez abiada hartuta, plataforma batetik salto egitean datza. Pistak 25 metro luze ditu, eta amaieran, gimnastak abiada hartu behar du 1'35 metroko altueran jarritako zaldirantz jauzi egiteko.
  • Lurra: 12x12 metroko azalera batean egiten da eta erorketak arintzeko material elastikoz egina dago. Ariketak 50 eta 70 segundo bitartekoak dira gizonezkoentzat. Proban zehar mugimendu akrobatikoak eta gimnastikoak egiten dira.
  • Barra parareloak: Barra paraleloak 3'5 metroko bi barra dira, 1'75 m-ko altueran eta paraleloan, 42 cm eta 52 cm arteko distantziaz elkarrengandik banatutak. Proba honetan, oreka-ariketak eta indar-ariketak egiten dira, eta gimnastak bi barrak erabili behar ditu.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gimnastika artistiko. 2022-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) Gimnasia artística. 2023-02-02 (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).