Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gnorimus nobilis lore zurien gainean.
Beldarraren marrazkia.

Gnorimus nobilis Europan eta Turkian bizi den kakalardoa da. Egur ustelaren inguruan aurkitzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaina du, 15-19mm arteko luzera du. Berde metalikoa eta urre edo brontze kolorekoa da. Sabelaldea kobre kolorekoa edo beltza izan daiteke eta iletsua da.

Beldarra zuria da eta buru marroia du. Aurrealdean hiru hanka pare ditu.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lautadatan edo mendialdetan bizi da, baso hostoerorkorretan. Egur ustel ugari dagoen tokiak ditu gustoko. Fruitarbola zaharretan ere aurkitzen da.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira. Loreetako nektarrez elikatzen dira. Emeek zuhaitz zaharren edo enborretan jartzen dituzte arrautzak.

Beldarrak enbor barruan bizi dira. Bi urte pasa ondoren 48 mm inguruko luzera hartzen dute.