Wikipedia, Entziklopedia askea


Gorgonia zuria Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneoan aurkitzen den koral mota bat da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen zientifikoa Eunicella verrucosa da. Verrucosa izenak "garatxo ugari duena" esan nahi du, izan ere adarrek korapilo ugari dituzte.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorgonia zuria.

Koral hau oso adarkaturik dago. Hosto zapal baten itxura hartzen du. Metro erdi neurtzera iritsi daiteke. Adarrak zuriak dira, batzuetan laranjak edo arroxak ere bai.

Adarretan polipo txiki asko daude bi lerrotan kokatuta.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso hondoko arrokatan itsasten dira.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polipoek garro txikitxoak dituzte eta haiekin uretan dauden planktona eta bestelako partikulak harrapatzen dituzte.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Gorgonia zuriak ilargi betea den udako gauetan askatzen ditu arrautzak ugaltzeko.

Ekaina eta uztaila artean askatzen ditu arrautzak eta itsasoko korronteak eramaten ditu. Halako batean itsaso hondoan pausatzen dira eta gorgonia berri bat sortzen da.

Adar bat hautsi egiten bazaio adar horretatik gorgonia zuri berria ere sortu daiteke.