Txikipedia:Grace Hopper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grace Hopper
Grace Hopper

Grace Hopper (1906ko abenduaren 9a - 1992ko urtarrilaren 1) zientzilari,militarra informatikaria eta matematikari ospetsua izan zen. New Yorken jaio zen, eta Arlingtongo konderrian hil. Bere aitona ere zientziaren gaiean ibili zen, ingeniari zibila izan zen. Horren ondorioz, esan daiteke familiatik dakarkiela zientziarako joera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walter Fletcher Murray (Yale B.A. 1894, Phi Beta Kappa) eta Mary Campbell Van Horne (Grace Brewster Murray) New York hirian jaio zen 1906an. Bere Aita aseguru-etxe baten jabea zen. Eskola pribatuetan hezia izan zen, eta familiak New Hampshireko Wolfeboron igarotzen zuen uda. 1928an Phi Beta Kappa graduatu zuen Vassar Collegen matematika eta fisika graduekin. 1930ean, Hopperrek bere masterraren matematika titulua jaso zuen Yalen eskutik. 1931n matematika irakasten hasi zen Vassarren, bere doktoretza Yalen jazartzen zuen bitartean Howard Engstrom aitzindari informatikoaren agindupean. 1934an osatu zuen bere doktoretza. D. matematikan eta fisika matematikoan. Vassarreko urte batean zehar, Hopperrek Richard Courant matematikari ospetsuarekin ikasi zuen New Yorkeko Unibertsitatean.[1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yale unibertsitatean burutu zituen bere ikasketak, eta bere irakasle ospetsuena izan zen Howard Engstron izeneko irakasle ospetsua. Geroago, bera ere unibertsitateko irakaslea izan zen.

 Ikasketei dagokienez, emakumezkoentzat soilik zen eta gainera pribatua zen ikastetxe batean ikasi zuen. Matematika eta fisikako graduak ditu, eta 1928an atera zuen gradua. Diru - laguntza bat ere jaso zuen Grace Hopper izeneko zientzilari honek.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hopperrek hainbat aurkikuntza garrantzitsu egin zituen; besteak beste, Mark I  makinarako hainbat aplikazio garatu zituen. Garapen hori oso garrantzitsua izan zen zientziaren alorrean.

 Hopperren lorpen handiena izan zen emakumea izanik, armadan parte hartzea. Horren bidez, emakumeen eskubideetan aurrerapausotxoak eman zirela esan daiteke.

Grace Hopperrek oso sari garrantzitsuak jaso zituen. Nagusienak honakoak izan ziren: 1969an,  “urteko gizona” zeritzona jaso zuen, eta  1991an, berriz, teknologia nazio - domina.

 Hainbat gatazketan parte hartu zuela esan daiteke. Baina, denen artetik ezagunena “Bigarren Mundu Gerra” izan zen. Honako gatazka honetan kontralmirante gradua izan zuen.

 Zerbitzu militarrean hainbat urtean izan zen, orain azalduko dizkizuegun urte hauetan aritu zen zerbitzu militarrean: 1943-1966, 1967-1971 eta 1972-1986.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat lanbide izan zituen honako zientzilari honek: besteak beste, matematikaria, itsas ofiziala, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, programatzailea eta fisikaria izan zen. Geldirik egoten ez zen emakumea zela esaten du horrek.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Soillik ingelesa hitz egiten zuen zientzilari honek. Nahiz eta oso emakume azkarra izan, ez zituen hizkuntza asko ikasi.

 Bere beste lorpenetako bat Mark I izeneko ordenagailua progamatzen lehenengoa izatea izan zen.

 Bug izenekoa ere asmatu zuen, honako hau, ordenagailuan erroren bat gertatzen denean ateratzen da. Hori ere, bere asmakizunik nagusienetariko bat izan zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain, berak lorturiko sari guztiak aipatuko dizkizuegu:

1969 – Paradoxikoki, urteko gizon titulua jaso zuen konputazio zientzietan (Data Processing Management Association).

1973 - British Computer Societyko kide izendatu zuten lehen emakumea.

1986 - Bere erretiroaren ondoren, Defentsako Zerbitzu Bereziaren domina jaso zuen.

1988 - Golden Gavel saria jaso zuen Washingtongo Toastmasters Nazioarteko Konbentzioan.

1991 – Teknologiako domina nazionala.

1996 – Gerraontzia abian jarri zen, USS Hopper (DDG-70). Amazing Grace bere omenez

2001 - Eavan Bolandek "Code" poema idatzi zion Against Love Poetry poemategian.

2009 - Energia Sailak, National Energy Research Scientific Computing Center-ekin batera, "Hopper" ontzi-sistemaren softa izendatu zuen.

º

2016 - Azaroaren 22an, Hopperrek Askatasunaren domina presidentziala jaso zuen hil ondoren, Barack Obama presidenteak konputazioaren arloan egindako lorpenengatik.

2020 - Uztailaren 28an, Google Cloud enpresak Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Espainia lotuko dituen eta Grace Hopper izena hartuko duen zuntz optikoko itsaspeko kable baten eraikuntza iragarri zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



  1. Grace Hopper. 2021-02-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).