Grace Hopper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grace Hopper
Commodore Grace M. Hopper, USN (covered) head and shoulders crop.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGrace Brewster Murray
JaiotzaNew York1906ko abenduaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
HeriotzaArlingtongo konderria1992ko urtarrilaren 1a (85 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Familia
AitaWalter Fletcher Murray
AmaMary Campbell van Horne
Ezkontidea(k)Vincent Foster Hopper (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaYale Unibertsitatea 1934) Ph.D. : matematika
Wardlaw-Hartridge School (en) Itzuli
(1923 - 1924)
Vassar College (en) Itzuli
(1924 - 1928) gradu : matematika, fisika
Yale Unibertsitatea
(1928 - 1930) master
TesiaNew Types of Irreducibility Criteria (en) Itzuli
Tesi zuzendariaØystein Ore (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Howard Engstrom (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, itsas ofiziala, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, programatzailea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Vassar College (en) Itzuli  (1931 -  1943)
Bureau of Ships (en) Itzuli  (1943 -  1949)
Eckert–Mauchly Computer Corporation (en) Itzuli  (1949 -  1971)
Remington Rand (en) Itzuli  (1950 -  1955)
Sperry Corporation (en) Itzuli  (1955 -  1966)
Naval Sea Systems Command (en) Itzuli  (1966 -  1986)
Digital Equipment Corporation (en) Itzuli  (1986 -  1990)
Lan nabarmenakFLOW-MATIC (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakJohn Mauchly (en) Itzuli, Howard Hathaway Aiken eta Richard Courant (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Daughters of the American Revolution
Phi Beta Kappa Elkartea
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduakontralmirante
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 1784 Edit the value on Wikidata

Grace Murray Hopper (New York, 1906ko Abenduaren 9 - Arlington (Virginia), 1992ko urtarrilaren 1), zientzialaria, matematikaria eta konputazioko zientzialari bat izan zen. Kontraalmirante-maila militar estatubatuarra ere bazuen. Aitzindaria izan zen konputazio-zientzien arloan, eta Mark I.a erabili zuen lehen programatzailea izan zen. 50eko eta 60ko hamarkaden artean, programazio-hizkuntza baterako lehen konpiladorea garatu zuen, bai eta baliozkotze-metodoak ere. Lagunen artean "Amazing Grace" izena zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grace Brewster Murray New Yorken jaio zen. Bere aitona, Alexander Rusell, Estatu Batuetako Armadako almirantea izan zen. Txikitatik erakutsi zuen matematikarekiko interesa eta bere aitonak eta aitak hasieratik bultzatu zuten ikasketetan aurrera egitera, unibertsitate ikasketak egitera iristeko. Gainera, asko gustatzen zitzaizkion gailu mekanikoak; horren adierazgarri zazpi urterekin egin zuena: etxeko ordulari guztiak ireki zituen, beraien funtzionamendua ulertzeko asmotan. Hopperrek emakumeentzako hainbat eskola pribatuetan ikasi zuen, eta 1928rako ohoreekin matematika eta fisikan graduatu zen. Honen ondoren, matematiketako master bat egin ahal izateko beka bat eskuratu zuen. Berehala Vassar College eskolako (graduatu zen eskolako) matematika departamentuko laguntzaile gisa eskaini zioten lanpostua. Bitartean, bere matematikako doktoretza egiten jarraitzen zuen.

1943an, Bigarren mundu gerran, armadan parte hartzea erabaki zuen. Baimen berezi baten premia izan zuen horretarako. Lotinant-maila lortu zuen, eta Harvardera bidalia izan zen Konputazioko Proiektuan lan egiteko, Mark I-aren eraikuntzan hain zuzen ere.[1] Bigarren gerrate mundialaren amaieran, armadatik gaitzetsia izan zen, onartutako adinetik pasa baitzen; horregatik Harvard-en jarraitu zuen ikerlari lanetan. 1930an Vincent Foster Hopper, New Yorkeko Unibertsitatean Ingeleseko-mintegiaren burua. 1945an bizi-alargundu ziren; seme-alabarik ez zuten izan.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mark I makinarako hainbat aplikazio garatu zituen; aseguru enpresa batek erabiltzen zuen makina hau garai hartan. 1949an Eckert-Mauchly Corporation-en hasi zen lanean. Momentu horretan BINAC eta UNIVAC I makinak garatzen ari ziren. Gracek han egin zituen programazio modernoarentzat ekarpen gehienak. 1952an historiako lehen konpiladorea egin zuen, eta 1957an ingelesezko komandoak prozesatzen zituen lehen konpilatzailea egin zuen (FLOW-MATIC). Honekin izan zuen esperientziarekin, Hopperrek ingelesezko komandoak zituen programazio lengoaia bat sortu zitekeela pentsatu zuen, eta negozioekin erlazionatutako aplikazioak egiteko erabili zitekeela. Hemendik hasi zen COBOL, bi urte geroago lengoaia honen diseinu taldea sortu zen. Hooperrek lengoaia honen garapenean zerikusia izan ez zuen arren, hasierako talde horretako kide izan zen, eta FLOW-MATIC COBOL diseinatzeko urrats garrantzitsua izan zenez, Hooper lengoaia honen sortzailetzat hartzen da.[2][3]

Hopperrek armadako erreserban iraun zuen 1966 arte, Komandante izatetik erretiratu behar izan zuen arte, berriro ere adinez nagusiegia baitzen. Halere, armadak urte bete beranduago deitu zion, bertan erabiltzen zituzten goi mailako lengoaien estandarizazio bat egin zezan. Beste 19 urte eman zituen armadan. 1986an, guztiz utzi zuen armada, AEBetako armadako ofizial zaharrena izaten. Armada utzi ondoren, Digital Equipment Corporation-eko aholkulari izatera pasa zen, foroetan parte hartuz, urtean 200 hitzaldi baino gehiago emanez eta hezkuntza programetan parte hartuz 1990 arte. Urte honetan bertan “Grace ikaragarria”k (lagunek horrela deitzen zioten), guztiz utzi zion lan egiteari.

Grace Hopper, UNIVAC I konputagailuaren kontsolaren aurrean,1960an edo.

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar, Hopperrek eskerron ugari jaso ditu: 40 doktoretza ‘honoris causa’, Teknologiaren Domina Nazionala, Wilbur Lucius Cross de Yale Domina, Comodore maila 1983an, eta kontra-almirantearena 1985ean. Hona hemen jasotako sari batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bernhelm Booss-Bavnbek, Jens Høyrup (2003). Mathematics and War. Birkhäuser Verlag. ISBN 978-3-7643-1634-1.
  2. Phillip A. Laplante (2001). Dictionary of computer science, engineering, and technology. CRC Press. ISBN 978-0-8493-2691-2.
  3. Richard L. Wexelblat, ed. (1981). History of Programming Languages. New York: Academic Press. ISBN 0-12-745040-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]