Edukira joan

Txikipedia:Haizearen orrazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikuspegi orokorra

Haizearen Orrazia Eduardo Txillida eta Luis Peña Gantxegik egindako eskultura bat da eta Donostian dago.

Haizearen Orrazia plazak eta eskulturak osatzen dute.

Urruneko planoa

3 metroko zabalera du eskultura bakoitzak, eta 10 tonako pisua. Plazak 140m-ko luzera du, eta 20 eta 40 metro arteko zabalera.

Plaza granito arrosez egina dago. Eskulturak Corten altzairuz eginak daude.

Donostiako Antiguo auzoan dago, Ondarreta hondartzaren ondoan, Tenis plazan eta Igeldoren azpikaldean. Arroketan itsatsita dago.

1952an Txillida eskulturak diseinatzen hasi zen. 1968an nun jarri pentsatu zuten, eta azkenean, 1977an berak nahi zituen tokian jarri zituen. Legazpiko Patrizio Etxeberria fabrikan egin zituen eskulturak.