Txikipedia:Hardware

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordenagailu baten hardware tipikoa.
1. Monitorea
2. Txartel nagusia
3. PUZ
4. RAM memoria
5. Hedatze txartela
6. Elikadura-iturria
7. Disko optikoa
8. Disko gogorra
9. Teklatua
10. Sagua

Hardwarea ordenagailu edo beste tresna elektroniko baten zati fisiko eta ukigarriei deritze, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromekaniko eta mekanikoei.

Softwarearen kontrakoa da, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia.

Hardware batek elementu fisiko (ukitu egin daitezkeenak) guztiei egiten die erreferentzia, ordenagailu pertsonal baten kasuan honako hauek izango lirateke: disko unitatea, monitorea, teklatua, plaka base edo txartel nagusia, mikroprozesadorea, memoriak, etab.

Hardwarea bi kategoriatan bereizi daiteke: alde batetik, oinarrizkoa, ordenagailu baten funtzionamendu minimoa emateko ezinbesteko osagaiez osatutako multzoa, eta bestaldetik “hardware osagarria”, funtzio zehatz batzuk egiteaz arduratzen dena, ordenagailu batentzat derrigorrezkoak ez direnak.

Hiru hardware nagusi daude: Periferikoak, PUZ eta RAM memoria

Adibide bezala Hardwarea telefonoa izango litzateke eta softwarea telefonoko aplikazioak.