Txikipedia:Hemendik At!

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hemendik at![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemendik at 1995. urtean sortu zen, eta 2002. urtean bukatu zen musika talde bat da. Talde hau Euskal Herrikoa da. Zehazki Iruñeakoa. Dance musika egiten zuten.

Taldea sortzerakoan Mattin, Arantza eta Ikerrek osatzen zuten, baina aldaketa batzuk egon eta gero Stella, Iker, Edurne eta Alberto soilik geratu ziren. Taldeak hiru disko atera zituen.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

•Hemendik at!

•Orain

•Etorkizuna

•Iragana

Diskoetxeak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

•Gor

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordura arte euskaraz ez zeuden doinu batzuk, eta estetika bat ekarri zituen taldeak. "Goazen", "Orain" eta "Sex-sua" izan ziren gehien dantzatutako kantuetako batzuk. Taldekideetako batzuek Ados sortu zuten ondoren.

1998an, Mattinek taldea utzi zuen, eta Alberto Domingok ordezkatu zuen, eta 1999an, Edurne Arizuk hartu zuen Arantzaren lekua. Laukote horrek grabatu zuen Orain (Gor, 1999), lehen diskoaren ildo berekoa baina landuagoa. Kantuen artean, Gozategi taldeak Jon Maia bertsolariarekin Nafarroa Oinez 1999-erako egindako "Jaso dezagun euskara" kantuaren moldaketa zegoen, eita "Orain" abesti[Betiko hautsitako esteka] arrakastatsua ere bai. "Independance", "Espetxeratu zintuztenetik", "Anti nazi" eta "Bake bidean" kantuetan hitzen ildo politiko eta aldarrikatzailea berretsi zuen taldeak. Iker Sadabak dance-pop musika sortzen jarraitu du.