Wikipedia, Entziklopedia askea

Heriotzorri

Heriotzorria.

Heriotzorri edo adelfa (Nerium oleander) zuhaixka bat da.. Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da berez, baina eremu horretatik kanpora dauden lorategietan ere ikusten da landare apaingarri gisa.

Deskibrapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasi modura hazten da eta 3-4 metrotako altuera har dezake. Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.

Toxikologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare pozoitsua da. Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.