Wikipedia, Entziklopedia askea

Zuhaixka

Loran dagoen zuhaixka bat.

Zuhaixka zurezko landare bat da, ez oso garaia, lurretik hurbil adarkatzen dena. Askotan, zuhaitzen antzera enbor bakarra izan beharrean, landarearen ipurditik bertatik ateratzen dira lehen adarrak. Ez dira zuhaitzak adina hazten, gehienetan 3 metro baino gutxiago besterik ez.

Dena dela, hazteko aurkitzen dituzten baldintzen arabera, landareak zuhaitz edo zuhaixkak izan daitezke. Zuhaitzak bezala, zuhaixkak ere bi motatakoak izan daitezke:

  • Hostoerorkor edo kaduzifolioak: udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituztenak.
  • Hostoiraunkorrak: udazkenean hostoak ez zaizkie erortzen eta, gainera, urte osoan hosto berdeak izaten dituzte. Zuhaixka hauek gutxinaka-gutxinaka aldatzen dituzte hostoak; urtean zehar, hosto zaharrenak bakarrik galtzen dira, baina berrienek denbora luzez jarraitzen dute, hainbat urte, alegia.

Zuhaixka askok lore edota hosto oso ikusgarriak dituzte, eta, horregatik, landare edergarri modura erabiltzen dira lorategi eta parkeetan; haien artekoak dira arrosak edo hortentsiak, adibidez. Landarezko hesi edo hormak egiteko ere erabiltzen dira, batez ere hosto iraunkorra izaten dutenak, ezpela, adibidez.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]