Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hertzainak

Hertzainak 1981. urtean sortutako rock taldea da. 1981ko gabon gauean estreinatu ziren Gasteizen.

Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro Delfo, Txanpi, Kike eta Xabier Montoia ziren. Urte bat beranduago Xabier Montoiak taldea utzi zuen, eta Garik ordezkatu zuen. Beraien azken kontzertua 1993an izan zen Anoeta futbol zelaian. Fama handia eduki zuen talde honek, eta euskal musikari indar handia eman zion.

  • Hertzainak (1984)
  • Hau dena aldatu nahi nuke (1985)
  • Salda badago (1988)
  • Amets prefabrikatuak (1990)
  • Zuzenean (1991)
  • Denboraren orratzak (1992)
  • Josu Zabala Ajuriagerra: konpositorea, baxu-jotzailea eta trikitilaria
  • Gari: abeslaria, gitarra-jotzailea
  • Enrique "Kike": gitarra-jotzailea
  • Txanpi: bateria-jotzailea
  • Delfo: gitarra-jotzailea
  • Tito: saxofonista
  • Kurro: bateria-jotzailea