Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiena pikart

Hiena Pikarta ugaztun bat da. Egun Afrikan bizi da bakarrik. 27.000 eta 47000. espezimen artean daude. Oso animalia adimentsua da, talde antolakuntza handia garatua duelarik.

EZAUGARRIAKO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

95-165 cm-ko luzeerara izatera iritsi daitezke.  Emeak arrak baino handiagoak eta indartsuagoak dira. Arrek 45-82 kg bitarteko pisua dute. Bitartean emeek 50-90 kg-ko pisura iritsi daitezke. Marroi kolorekoa dira eta  pikartura ilunak ditu gorputz osoan zehar, eta hortik dator bere izena.

Gorputz sendoa dute, lepo luzea eta garatuarekin, eta ezugarri berezi bezala, hienek aurreko hankak atzekoak baino luzeagoak dituzte, korrika egiterakoan itxura arraro xamarra dutelarik.

Barailak eta haginak  garatuen dituen animalia da. Ezaugarri berezi honi esker, harrapakin edo gorpuen hezur gogorrenak erraz apurtzeko gai dira. Harrapakina era bat jaten dute, hezurdura eta guzti.

BIZIMODUA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hienak egitura matriarkatu batean bizi dira, non taldeak erregin baten pean antolatzen diren. Talde hauek erregin bat eta printzesa ezberdinez osatua daude. Printzesak erreginaren kumeak dira. Hienen talde batean, erregina da kumeak izan ditzakeen kide bakarra. Beraz, erreginaren lana taldea babestu eta antolatzeaz gain, taldea bera belaunaldi berriez handitzea da.