Txikipedia:Hypericum perforatum

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hypericum perforatum, santio belarra, milazuloa

Deskribapena: 30-90 cm arteko altuera har dezakeen belar landarea da. Binaka aurka kokatuak agertzen diren hostoak txikiak, berde ilunak eta arrautza itxurakoak dira.

Maiatza eta iraila artean loratzen da. Loreak urre hori kolorekoak dira, bost petalo dituzte eta lorezil ugari.

Haziak baia itxurako fruitu gorrien barruan agertzen dira.

Bizilekua: Europa osoan hazten da altuera baxu eta ertaineko larreetan, bide ertzetan, basoen ertzetan…

Erabilerak: Sendabelarra bezala erabiltzen da erreduretan, zaurietan, kolpeetan, depresioetan, liseri aparatuko gaixotasunetan, larruazaleko arazoetan…