Edukira joan

Txikipedia:Iñaki Osa Goikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iñaki Osa Goikoetxea (Zumaia, Gipuzkua, 1980ko uztailarenn 10a) puntista ohia da. Bere ibilbide guztian puntistarik onenetako izan da. Aurrelari aritzen zen, baina kasu batuzuetan atzelari ere jokatu izan du[1]. Indar eta talentu asko zuen jokalaria zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi urterekin hasi zen zesta puntan jokatzen, bere jaioterrian. 16 urte zituela profesional moduan estreinatu zen, eta Milanera (Italia) joan zen jokatzera, sei hilabetez. Bueltatutakoan, 1997 abuztuan, Amerikako Estatu Batuetara joan zen. 2015ean soldata %70 baino gehiago murriztu ziotela eta, Euskal Herrira itzuli zen.

Lortutako tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulu nahiko lortu zituen bere ibilbide guztian zehar, adibidez: 11 aldiz irabazi zuen Buruz Buruko Txapelketa Nagusia, eta 6 aldiz Binakakoa (2002, 2003, 2004, 2005, 2006 eta 2011).

Munduko errekorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Osa Goikoetxeak, 'Goiko' -k, zesta-puntaren ohiko errekorra gainditu du, eta 313 km/h-ko abiadura gainditu du pilota jaurtiketan. Horrela, ia 10 km/h azpitik zegoen munduko errekorra hausten. Diseinu ezberdinak lantzen aritu ziren eta azkenean karbonozko zestarekin bota zuen pilota errekorra hausten.Pilotaren abiadura kontrastatu ahal izateko, Reb Bull-eko proiektuak gonbidatu berezi bat izan zuen, Moto GP Legend eta FIMeko Hall of Fame taldeko kidea, Dani Pedrosa.[2]

Errenferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Iñaki Osa Goikoetxea, hombre experimento. Deia, Noticias de Bizkaia» web.archive.org 2016-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).
  2. (Gaztelaniaz) Marín, Kike. (2016-04-21). «Un pelotari modelo de Loewe y apuesta de Red Bull para relanzar el Jai Alai» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).