Zesta punta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jai Alai, Jaialai eta Jai-Alai esamoldeek artikulu honetara dakarte. Hitz horien beste esanahietarako ikus: Jai Alai (argipena).
Gernika Jai Alai 2016

Zesta punta pilota joko bat da, xistera handia izeneko saskiarekin jokatzen dena. Kirol honi Jai Alai ere esaten zaio nazioartean, eta hala da ezaguna Euskal Herritik kanpo kirol hau jokatzen duten herrialdeetan: Frantzian, Mexikon, Espainian, Filipinetan eta Ameriketako Estatu Batuetan, kasu. Zesta puntan jokatzen duen pilotariari puntista edo zestalari deritzo.

Munduko joko bizkorrena omen da, pilotak hartzen duen abiadura dela-eta. Ahuntz larruz forraturiko 125-140 gramoko pilotak 302 km/h hartzera iristen da (Jose Ramon Areitio puntistari neurtutako marka, Estatu Batuetako Rhode Island estatuko Newport hiriko Jai Alai pilotalekuan).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tevin estatubatuar zestalaria, Miamiko pilotalekuan.
Xistera handia
Xisteraren egitura (gaztainondo zurez egina)

Pilota jokoko espezialitateetako bat da, Eusko Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak (FIPV) bere munduko pilota txapelketetan sartua duena.

Xisteraren lehen ezaugarria, nabarmenena, saskia bera da. Zesta puntako saski honek, antzinako xisteran du bere jatorria. Saskiak gaztainondo zurez eta zumez egiten dira. Saskien luzera ezberdina izaten da aurrelarien eta atzelarien kasuan. Aurrelarien saskien neurria, 62 zentimetro ingurukoa da, eta atzelariena, berriz, 68koa. Lerroen kurbadura kontutan hartuz gero, neurri hau 90 eta 110 zentimetro arte luzatzen da. Saskiaren beste ezaugarrietako bat bere poltsa da. Saskiaren erdialdean dago poltsaren zatirik sakonena, 15 zentimetroko sakonerarekin. Pilota, saskira puntatik sartuta, hortxe hartzen da, eta saskiaren muturreraino bidaltzen da, zuzen frontisera bidaltzeko.

Bigarren ezaugarria frontoia da. Izan ere, euskal pilotako joko ez zuzenetako espezialitateen artean, instalaziorik luzeena erabiltzen duena da. Pilotalekuak 54 metroko luzera du, eta ezker paretan 13 koadrotik 15era arte adierazita daude. Frontisaren altuera 10,50 metro ingurukoa da. Kontrakantxa, berriz, erabat estalita egoten da sare baten bidez. Izan ere, pilotak hartzen duen abiadarekin, sarerik ez balego ikusleak arriskuan leudeke.

Pilotariek kasko bat erabiltzen dute segurtasunerako, erremintazko beste hainbat espezialitatetan bezala, erremontean eta palan kasu.

Jokatzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrak jokoan (Bidarte)

Ohikoena bikoteka jokatzea da. Bikote bakoitzean aurrelari bat eta atzelari bat egoten dira. Jokalaririk zaharrena duen bikoteak gorriz jokatzen du eta besteak urdinez.

Sakea aurrelariari dagokio. Sakerako lasterketa erreboteko hormatik gertu hasten da, eta pilotaren abiada dela eta, pasako lerroaren atzeraino jaurtitzen du pilota. Hor, besoa luzatu, eta, pilota bere saskiaren muturrean duela, frontiserantz bidaltzen du. Ondoren, beste bikoteko jokalarietako batek hartu behar du pilota bere saskiaren poltsan, pilotak saskiaren poltsa barnean punparik egin gabe. Halakorik gertatuko balitz, tantua beste taldearentzat izango litzateke. Eta hala jarraitzen du partidak. Partida batzuk, 30 tantotara jokatzen dira, eta, beste batzuk, berriz, 35era. Azken kasu hau, lehiaketetako finaletan oso ohikoa izaten da. Bikoteka jokatzeaz gain, banaka ere jokatzen da. Baita beste konbinaketa ezberdinetan ere: bat biren kontra, bi hiruren aurka... nahiz eta hau erremontean askoz ohikoagoa den.

Berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela denbora gutxi arte, espezialitate honen jokalariek ez zuten zenbakirik eramaten euren elastikoaren atzealdean, baina AEBetako ohiturari jarraiki, zenbakiak erabiltzen hasi ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zesta Punta 1900ko Olinpiar Jokoetan, Paris

Zesta Punta izenez deitzen zaion erremintaren jatorria Melchor Guruceaga Burutaran[1] Errenteriar pilotariari dagokio. Berak asmatu bait zuen "mauser" zesta, batipat, bere eskumutur lesioak eraginda, errebesarekin jokatu ahal izateko.

Migel Lopez Legazpikoa eta Andres Urdaneta Filipinak aldean ibili ondoren, oso ohikoa izan zen euskaldunak Asiako uharte haietara joatea, euren ohiturekin. Eta, ohitura horien artean, Zesta punta bera zegoen. Manilan, 1917. urtean ireki zen lehen zesta puntako frontoia, Indonesia eta Txinakoak, (azken honetan, Shangairen kasua nabarmendu behar da) itxi ondoren.

Jai Alai izenaren jatorria Donostiako Ategorrietan eraikitako frontoiari dagokio. Serafin Barojak asmatu zuen, eraikin berri hartan jokatzen zen "ble" pilota jokoaren izena erakargarria izan zedin [2]. Bertan Punta Volea edo gaur egun ezagutzen den Joko garbi Joko garbi xisteraz aritzen ziren pilotariak. Xistera hau Gantxiki senperetar arotz gazteak 1857 edo 1858an, eskumuturrean gaztainondoko adarrak erabiliz jarri eta xistera asmatu zuen.[3]

Gaur egungo xistera bere hortan jarraitzen du, joko garbi jokamoldeari deitzen zaiolarik. Iparraldean xistera, joko garbikoa da. Grand xistera, hegoaldeko zesta puntari deitzen zaion bitartean.

Zesta Punta izenez deitzen zaion erremintaren jatorria Melchor Guruceaga Burutaran[1] Errenteriar pilotariari dagokio. Berak asmatu bait zuen "mauser" zesta, batipat, bere eskumutur lesioak eraginda, errebesarekin jokatu ahal izateko. Joko Garbia ren izen ere honi dagokio, "atxiki ttipia" egiten bait da, pilota denbora laburrez izaten bait da, xisteran. Zesta punta edo mauserrak, sakonera gehiago izanda, denbora gehiagoz irauten du pilotak xisteran eta "atxiki haundiegia" eginez, "joko zikiña" deitu izan zaio, "atxikia"[4] huandiegia delako.

"Durante el año 1888 Melchor sufrió una grave lesión en la muñeca derecha, quedando inútil para el juego del «joko-

garbi», o volea, con la herramienta que entonces se usaba. Debido a ésto, ideó otro tipo de cesta con la que pudiera jugar «de revés»". (Antonio Sainz Eceheverria. Errenteria.net[5]).

Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Zesta-Punta Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991. REMEN-ELORZA 1992. REMEN-RETOLAZA 1993. MITXELENA-PEDROUZO 1994. JAUREGI-ARANBURU 1995. KONPA-FELIX 1996. CASTAÑOS-ELIZEGI 1997. URIARTE-BARRONDO 1998. URIARTE-BARRONDO 1999. CASTAÑOS-ELIZEGI 2000. ETCHALUS-IRASTORZA 2001. ALBERDI II-ARRIAGA 2002. GOIKOETXEA-ENBIL 2003. GOIKOETXEA-ENBIL 2004. GOIKOETXEA-ENBIL 2011. GOIKOETXEA-LOPEZ 2013. BEASKOETXEA-IRASTORZA

Munduko Pilota Batzarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006. GOIKOETXEA-ENBIL 2007. GOIKOETXEA-ENBIL 2008. ARRASATE-LOPEZ 2009. FORONDA-LOPEZ 2010. EGIGUREN-LOPEZ 2011. ERKIAGA-LOPEZ 2012. EGIGUREN-HERNANDEZ 2013. BEASKOETXEA-IRASTORZA 2014. EGIGUREN-ERKIAGA II (Jai Alai World Tour) 2015. BEASKOETXEA-ALDAZABAL (Jai Alai World Tour) 2016. EGIGUREN-ENBIL (Jai Alai World Tour)

Jokalari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]