Txikipedia:Ibai Horia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibai Horia edo Huáng Hé (txinera simplifikatuz 黄 河), Txinako erdigunean kokatuta dagoen ibai luze bat da. 5464km-ko luzeerarekin, munduko seigarren ibai luzeena da. Gainera, azken hamarkadetan petrolio eta gas naturalaren hobiak aurkitu dira bertan.

Ibai Horia

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai horiaren ibilbidean zehar, Txinako sei probintzia, Qinghai, Gansu, Shaanxi, Shanxi, Henan eta Shandong eta bi atuonomia erkidego Ningxia eta Barrualdeko Mongolia zeharkatzen dira. Batik bat, ekialderantz isurtzen da eta Bayan Har-eko mendietan hasi eta Bohai-a itsasoan itsasoratzen da.

Ibai Horiaren Ibilbidea

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai honetako fauna eta flora asko aldatzen da kokapen zehatzaren arabera. Faunari dagokionez, bereziki mugatua dago, bai ezaugarri naturalengatik eta bai gizakion eraginagatik. Hala ere, animalia populazio txikiak aurki daitezke, esaterako, jak basatiak eta  ungulatuak. Flora ere nahiko eskasa dela esan daiteke; izan ere, zuhaixka eta larreez gain, ez dago landare aniztasun asko.

Zergatik da garrantzitsua Ibai Horia?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai hau oso garrantzitsua da, Txinako herria antzinatik elikatu duelako eta Txinako zibilizazioaren garapenaren lekuko izan delako. Gainera, Txinako zibilizazioaren sehaska da.  Horregatik, Txinatarrek “Ama Ibai” gisa hartzen dute.