Wikipedia, Entziklopedia askea
IKURRINA

Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zehiar batez osatua.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabin Arana eta bere anaia Luis Aranak marraztu zuten, 1894.urtean. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera ofiziala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sorrera unetik, jazarpen politiko latza jasan duen bandera bat izan da; lehen ikurrina urte baten buruan espaniar agintaritzak errekisatu baitzuen. Jazarpen hau, Primo de Riveraren diktaduran jasandako debekua eta bereziki Francoren diktaduran asko areagotu zen. Azken horretan agintari frankistek legez kanpo jarri eta 1936-1977 artean, erabateko eta etengabeko jazarpena pairatu baitzuen. Ikurrin bat eramaten zuen bakoitza isuna ordaintzera edo espetxera zigortua zen; eta 1977ko urtarrilaren 19an ofizialki legeztatu zen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arana anaiek ikurrin izena, bi hitzen elkarketatik soru zuten:

  • Ikur+Egina, alegia, ikur (eg)ina = ikur+ina = ikurrina.