Txikipedia:Imelda Marcos

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imelda Marcos, jaiotza-izenez Imelda Visitación Romualdez da baina Burdinezko Tximeleta ere deitzen zioten. 1929ko uztailaren 2an jaio zen filipinasen, eta 94 urte ditu momentuz.

Bere lana eta bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume hau filipindar politikaria izan zen. 1945ean, irakasle-ikasketak egin zituen eta filipineko diktadorearekin ezkondu zen. Bere senarra lehendakaria izan zen urteetan; 1982an, Nazio Batzorde Eragileko kide izendatu zuten eta 1986an hauteskundeak galdu ondoren, joan ziren bizitzera Honolulu, Hawai eta Estatu Batuetara.

1988an bera eta bere senarra epaitu zituzten dirua lapurtzeagatik, baina gero aske geratu ziren berriro. Geroago, isuna ordaindu behar izan zuen senarraren agintaldian hildako oposizioko kideen familien kalte ordain gisa.

1991n, sorterrira itzuli zen baina hurrengo egunean atxilotu zuten, ustelkeriako 80 kasu baino gehiagotan zerikusia zuelako. 1992n, estatu buruzagitzarako hauteskundeetarako hautagai aurkeztu zen, bere senarrak egin zituen zerrendetan. 1993an, hemezortzi urtez, espetze-zigorra ezarri zioten, eroskeria-delituan errudun izateagatik, nahiz eta fidantza ordainduta libre geratu zen. 2010ean, berriro bueltatu zen bere karrera politikora, eta gaur egun Filipinetako kongresuko kidea da.