Txikipedia:Indonesia
2025eko udan Txikipedia zuzendu nahi dugu, edizio lehiaketa baten bidez. Artikulu hau ondo dagoela uste baduzu, txantiloia ken dezakezu. |


Indonesia hego-ekialdeko Asiako herrialdea da, uharte askoz osaturik dagoena. Hiriburua Jakarta da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiako ozeanoaren eta Ozeano Barearen arteko ekuatorearen partean dago, Indotxinaren eta Filipinetako uharteen eta Australiaren artean.
Munduko uhartedi-estaturik handiena da, 17.508 uharte dituena eta 5.120 kilometro luze ditu ekialdetik mendebaldera eta 1.760 kilometro zabal iparraldetik hegoaldera. Bost irla nagusiak Java, Sumatra, Kalimantan, Ginea Berria eta Sulawesi dira.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biztanleriari dagokionez, munduko laugarrena da eta gehiengo musulmana duen lehena, 2010ean 237.641.326 biztanle zituen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indonesiak klima tropikala du, beroa eta euritsua. Batez besteko tenperatura beti-berdintsua da urte guztian.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indonesiako uharteetan 700 mintzaira baino gehiago erabiltzen dira. Gehienak austronesiarrak badira ere, malaysieraren ere erabiltzen da. Javera da hiztun gehien dituen tokiko hizkuntza: 84 milioi.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indonesiako konstituzioak sei erlijio onartzen ditu: islama, protestantismoa, katolizismoa, hinduismoa, budismoa eta konfuzionismoa. Biztanle gehienak musulmanak dira.