Iraitz-aparatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Iraitz aparatua: (2) giltzurrunak; (4) ureterrak; (5) gernu-maskuria; (6) uretra.

Iraitz-aparatua odolean dauden hondakinak jaso eta kanporatzeaz arduratzen diren organoen multzoa da. Giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria eta uretra dira iraitz-aparatuko organoak.

Giltzurrunek iristen zaien odola iragazi edo garbitu egiten dute; lehen aldi batean, globulu zuriak, gorriak eta proteinak bakarrik uzten dituzte odolean, eta, bigarren aldi batean, bitaminak, glukosa eta gatz mineralak itzultzen dizkiote eta hondakinak gernu-maskuriratz bidaltzen dituzte.

Gilzurrunen funtzio nagusia, beraz, odola garbitzea da. Hondakin guztiak kentzen dizkiote odolari, eta hondakin horiek giltzurrunetan geratzen dira, gero gernuaren bidez kanporatuak izateko.

Odola giltzurrunetatik pasatu eta gero, ureterren bitartez, hondakinak (ura eta urea, bereziki) gernu-maskurira joaten dira. Maskuria beteta dagoenean, uretra deitzen den hoditik kanporatzen da txiza edo gernua.