Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Iraitz-sistema» orritik birbideratua)

Iraitz-aparatu

   Artikulua entzun!

Iraitz-aparatua odolean dauden hondakinak jaso eta kanporatzeaz (hau da, iraizketaz), arduratzen diren organoen multzoa da. Giltzurrunak, ureterrak, puxika edo gernu-maskuria eta uretra dira iraitz-aparatuko organoak. Hondakin horiek (behar ez diren substantziak) txiza deitzen dugunaren bitartez ateratzen dira gorputzetik.

Iraitz aparatua

Ahora iristen zaien odola iragazi edo garbitu egiten dute; lehen aldi batean, globulu zuriak, gorriak eta proteinak bakarrik uzten dituzte odolean, eta, bigarren aldi batean, bitaminak, glukosa eta gatz mineralak itzultzen dizkiote eta hondakinak gernu-maskuriratz bidaltzen dituzte.

Giltzurrunen funtzio nagusia, beraz, odola garbitzea da. Hondakin guztiak kentzen dizkiote odolari, eta hondakin horiek giltzurrunetan geratzen dira, gero gernuaren bidez kanporatuak izateko.

Odola giltzurrunetatik pasatu eta gero, ureterren bitartez, hondakinak (ura eta urea, bereziki) gernu-maskurira joaten dira. Maskuria beteta dagoenean, uretra deitzen den hoditik kanporatzen da txiza edo gernua.