Edukira joan

Txikipedia:Irin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irina ehotutako zerealetatik eta almidoizko beste elikagaietatik lortzen den hauts fina da.

Nola sortzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leku hauetan biltzen da irina.

Animalien indarrez mugi daitezkeen errota-harrien edo altzairuzko gurpilen artean aleak ehotzean lortzen da irina, edo indar naturalak erabilita: ibaiak eta haizea, besteak beste. Gaur egun makineria elektronikoarekin ehotzen da, eskuzko errota txikiak eta elektrikoak saltzen diren arren.

Nondik dator?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irina hemendik dator.

Zereal ezberdinetatik lor daiteke irina. Ohikoena gari irina den arren, irina beste zereal batzuekin ere egiten da, hala nola, zerealarekin, garagarrarekin, oloarekin, artoarekin, arrozarekin...

Zertarako erabiltzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irinez egindako bizkotxoa.

Gari irina sukaldeko osagai erabilienetariko bat da. Ore gozoak zein gaziak egiteko erabil daiteke. Horrez gain, ogia egiteko, haragia eta arraina estaltzeko ere erabiltzen da.