Txikipedia:Irina Privalova

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irina Priválova errusiar atleta ohi bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irina Priválova 1968ko azaroaren 22an jaio zen, Errusian, eta kirolari ohi bat da. Bere garaian, hainbat lehiaketetan parte hartu zuen eta 2000. urteko Sidneyko jokoetan 400 metro hesietan txapeldun olinpikoa izan zen.

90eko hamarkadan emakumezkoen abiadura probetako dominatzaile handienetako bat izan zen, eta Europa mailan onena.

Sidneyko lehiaketaren ondorioz, 2004an beste olinpiadetan parte hartzen saiatu zen, baina arazo fisikoengatik ezin izan zuen parte hartu eta erretiratu egin zen.

Gaur egun, Errusiako Athletismo Federazioko lehendakaria da.

Lehiaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991eko Munduko lehiaketa Indoor, Sevillan, 60m-tan 1. postua irabazi zuen. 200m-tan 2. postua lortu zuen.
  • 1991eko Tokioko Munduko Lehiaketan, 3 aldiz korrika egin zuen, eta horietako batean 2. postuan geratu zen 4x100m-tan.
  • 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoetan, 3 aldiz korrika egin zuen baita ere, eta horietako bitan, 2. eta 3. postuan geratu zen 4x100 eta 100m-tan.
  • 1993ko Munduko Lehiaketa Indoor, Toronto, 2 aldiz korrika egin zuen, eta 2. eta 3. postuan geratu zen 200 eta 60m-tan.
  • 1993ko  Stuttgart-eko Munduko Lehiaketan, 4 aldiz atera zen eta 1., 2. eta 3. postuak lortu zituen 4x100m, 4x400m eta 200m-tan.
  • 1994ko Europako Munduko Lehiaketan, Helsinkin, 3 aldiz atera zen eta 1. eta 2. postuak lortu zituen 100m, 200m, eta 4x100m-tan.
  • 1995eko Bartzelonako Indoor Lehiaketan, 1. postuan geratu zen 400m-tan.
  • 1995eko Gotemburgoko Munduko Lehiaketan, 2. eta 3. postuetan geratu zen 100 eta 200m-tan.
  • 1998ko Budapesteko Lehiaketan, Europan, 3 jokatu zuen eta 1. , 2. eta 3. postuak lortu zituen 100m, 200m, 4x100m.
  • 2000ko Sidneyko Joko olinpikoetan, 2 aldiz jokatu zuen eta 1. eta   3. postuak lortu zituen 400m hesiak eta 4x400m-tan.
Irina Priválova

Bere marka hoberenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 50m - Madril 1995
  • 60m - Madril 1993
  • 100m - Lausana 1994
  • 200m - Monako 1995
  • 400m - Mosku 1993
  • 400m hesiak - Sidney 2000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://es.wikipedia.org/wiki/Irina_Priv%C3%A1lova