1991
1991. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa |
Urteak | 1988 • 1989 • 1990 • 1991 • 1992 • 1993 • 1994 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1991 MCMXCI |
Ab urbe condita | 2744 |
Armeniar egutegia | 1440 ԹՎ ՌՆԽ |
Bahá'í egutegia | 147 – 148 |
Bengaliar egutegia | 1398 |
Berber egutegia | 2941 |
Egutegi budista | 2535 |
Myanmarko egutegia | 1353 |
Bizantziar egutegia | 7499 – 7500 |
Koptoen egutegia | 1707 – 1708 |
Etiopiar egutegia | 1983 – 1984 |
Hebrear egutegia | 5751 – 5752 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2047 – 2048 |
Shaka Samvat | 1913 – 1914 |
Kali Yuga | 5092 – 5093 |
Iraniar egutegia | 1369 – 1370 |
Islamiar egutegia | 1411 – 1412 |
Korear egutegia | 4324 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2534 |
Unix denbora | 662688000 – 694223999 |
Holozeniar egutegia | 11991 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 26a - 1991ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Abenduaren 6a - Auto istripu larria A-8 autobidean, Zornotzatik gertu: 30 autok talka egin eta su hartzen dute laino artean 17 hildako utziz.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 13a - 42 hildako Hego Afrikako Johannesburgo hirian futbol partidu batean egondako jende pilaketa batean.
- Urtarrilaren 16a - Golkoko Gerratean AEBek Iraki eraso egin ondoren.
- Otsailaren 7a - Jean-Bertrand Aristide aukeratu zuten Haitiko presidente.
- Otsailaren 23a - Sunthorn Kongsompong jeneralak estatu-kolpea eman zuen Thailandian, Chatichai Choonhavan boteretik kenduz.
- Otsailaren 25a - Varsoviako Ituna deseuseztatu zen.
- Martxoaren 3a - Pertsair Golkoko Gerra amaitu zen.
- Martxoaren 9a - Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidentearen aurkako manifestaldiak antolatu ziren Belgradon.
- Martxoaren 31 - Albaniak bere historiako lehen hauteskunde demokratikoak antolatu zituen.
- Apirilaren 5a - Bosnia-Herzegovinak independentzia aldarrikatu zuen eta Jugoslaviarengandik banaketa.
- Apirilaren 9a - Georgiak independentzia aldarrikatu zuen Sobiet Batasunetik.
- Apirilaren 10a - Bidaiari ontzi batek petroliontzi baten aurka talka egin zuen Italiako Livornoko portutik gertu. Bidaiari ontzia hondoratu eta 140 pertsona hil ziren.
- Maiatzaren 18a - Somaliako iparraldeak independetzia aldarrikatu zuen Somalilandia izenarekin.
- Ekainaren 12a - Boris Jeltsin hautatu zuten Errusiako presidente.
- Ekainaren 13a - Leningrado hiriak antzinako izena berreskuratu zuen, San Petersburgo alegia.
- Ekainaren 25a - Esloveniak independentzia iragarri zuen Jugoslaviatik.
- Uztailaren 1a - Varsoviako Ituna bertan behera utzi zuten ofizialki.
- Abuztuaren 20a - Estoniak SESBetik independentziaren aldarria egin zuen.
- Abuztuaren 21a - Letoniak SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- Abuztuaren 24a - Errusia eta Ukraina independizatu ziren SESBetik, Mikhail Gorbatxevek kargua utzi zuen egun berean.
- Abuztuaren 27a - Moldaviak SESBetik independentzia proklamatu zuen.
- Abuztuaren 30a - Azerbaijanek SESBetik independentzia proklamatu zuen.
- Abuztuaren 31 - Kirgizistanek SESBetik independentzia proklamatu zuen.
- Irailaren 1a - Uzbekistanek SESBetik independentzia proklamatu zuen.
- Irailaren 8a - Mazedoniak Jugoslaviatik independentzia proklamatu zuen.
- Irailaren 9a - Tajikistanek SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- Irailaren 16a - ETAk Mutxamelen bonba-auto bat eztandarazi zuen.
- Irailaren 23a - Armenia SESBetik independizatu zen.
- Urriaren 27a - Turkmenistanek SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- Abenduaren 4a - AEBetako PanAm hegazkin konpainia itxi zuten.
- Abenduaren 8a - Bielorrusia, Errusia eta Ukrainako agintariek Estatu Independenteen Elkartea sortu zuten.
- Abenduaren 16a - Kazajstan SESBetik independizatu zen.
- Abenduaren 31 - SESB ofizialki desagertuz zen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 15etik martxoaren 24ra 7. Korrika ospatu zen, Gasteiz eta Baiona artean.
- Martxoaren 17a - 1991ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Manolo Arozenak bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 22a - 1991ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Anjel Mari Peñagarikanok jantzi zuen txapela.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 24a - Nirvana taldeak Nevermind diskoa kaleratu zuen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 5a - Colo-Colo futbol taldeak Ameriketako Copa Libertadores irabazi zuen, holakorik lortzen Txileko lehen talde bihurtuz.
- Ekainaren 12a - Chicago Bullsek irabazi zuten lehenengo aldiz NBA saskibaloi txapelketa, hamarkada horretan beste 5 aldiz lortu zutena.
- Uztailaren 28a - Miguel Indurain txirrindulari nafarrak Frantziako Tourra lehenengo aldiz irabazi zuen, eta hurrengo 4 urteetan marka bera lortu zuen.
- Azaroaren 7a - Magic Johnson, Los Angeles Lakers-en (NBA) jokalaria erretiratu zen, GIB birusa zuela iragarri ondoren.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 1a - Rémi Elizalde, lapurtar futbolaria.
- Urtarrilaren 1a - Alexandra Grey, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 2a - Yany Prado, kubatar aktorea.
- Urtarrilaren 5a - Fellipe Bertoldo, brasildar-timortar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a - Daniel Pacheco, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a - Mikel Elortza, gipuzkoar txirrindularia.
- Urtarrilaren 7a - Eden Hazard, belgikar futbolaria.
- Urtarrilaren 7a - Bongi Mbonambi, hegoafrikar errugbilaria.
- Urtarrilaren 7a - MJ Rodriguez, estatubatuar emakumezko aktore transgeneroa.
- Urtarrilaren 7a - Alen Stevanović, serbiar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a - Jon Etxaniz, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a - Goo Hara, hegokorear abeslari eta aktorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 13a - Judit Muñoz, bizkaitar matematikaria eta ikertzailea.
- Urtarrilaren 15a - Daria Klixina, errusiar luzera-jauzilaria eta modeloa.
- Urtarrilaren 16a - Irati Santiago, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Urtarrilaren 17a - Saioa Alkaiza, nafar bertsolaria.
- Urtarrilaren 17a - Ane Elordi, bizkaitar kazetaria, irakaslea eta komunikatzailea.
- Urtarrilaren 17a - Yann Lesgourgues, lapurtar errugbilaria.
- Urtarrilaren 18a - Mitchell Duke, australiar futbolaria.
- Urtarrilaren 18a - Ángela Ponce, espainiar modeloa.
- Urtarrilaren 21a - Javier Calvo, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 21a - Lucía Ramos, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 24a - Anne Armstrong, estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 26a - Aitor Villar, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 28a - Wan Zack Haikal, malysiar futbolaria.
- Urtarrilaren 30a - Maimouna Diarra, Mai, senegaldar saskibaloiko jokalaria.
- Urtarrilaren 31 - Aritz Irazabal, bizkaitar aizkolaria.
- Urtarrilaren 31 - Kévin Peponnet, lapurtar skipperra.
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 5a - Nabil Bahoui, suediar futbolaria.
- Otsailaren 6a - Maxi Iglesias, espainiar aktore eta modeloa.
- Otsailaren 8a - Genzebe Dibaba, distantzia ertaineko eta luzeko korrikalari etiopiarra.
- Otsailaren 10a - Emma Roberts, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 14a - Pauline Ado, lapurtar surflaria.
- Otsailaren 14a - Kel Calderón, txiletar aktorea, abeslaria eta abokatua.
- Otsailaren 14a - Karol G, kolonbiar abeslaria eta abestigilea.
- Otsailaren 14a - Anna Kiesenhofer, austriar triatleta, duatleta eta txirrindularia.
- Otsailaren 16a - Sergio Barcina, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 16a - Sergio Canales, espainiar futbolaria.
- Otsailaren 17a - Ed Sheeran, britaniar kantautorea.
- Otsailaren 17a - Bonnie Wright, ingeles aktore, film zuzendari, modelo, ekoizle eta aktibista.
- Otsailaren 18a - Esther Garrel, frantziar aktorea.
- Otsailaren 18a - Margaux Okou-Zouzouo, lapurtar saskibaloi jokalaria.
- Otsailaren 18a - Isabella Santiago, venezuelar emakumezko modelo eta aktore transgeneroa.
- Otsailaren 20a - Hidilyn Diaz, filipinar pisu-jasotzaile eta hegazkinlaria.
- Otsailaren 20a - Sally Rooney, irlandar idazlea.
- Otsailaren 23a - Alejandro Vea, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- Otsailaren 24a - Laura Arroyo, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Otsailaren 24a - Jordan Evans, estatubatuar emakumezko politikari transgeneroa.
- Otsailaren 25a - Onintza Aduriz, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Otsailaren 27a - Amaia Gastamintza, nafar saskibaloi jokalaria.
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 6a - John Jenkins, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 7a - Julen Etxabeguren, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 7a - Quenten Martinus, curaçaotar futbolaria.
- Martxoaren 8a - Battitta Ducassou, lapurtar trinketa pilotaria.
- Martxoaren 8a - Jose Javier Zabaleta, nafar pilotaria.
- Martxoaren 10a - Haizea Martiartu, bizkaitar saxofoi-jotzaile eta irakaslea, moldatzailea eta konpositorea.
- Martxoaren 13a - Luan Santana, brasildar abeslaria.
- Martxoaren 14a - Gotoku Sakai, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 16a - Beatriz Chivite, nafar idazlea.
- Martxoaren 16a - Taishi Taguchi, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 18a - Noelia Maeso, diziplina anitzeko artista eta sortzaile ziberfeminista.
- Martxoaren 20a - Victoria Camps Medina, kataluniar aktorea.
- Martxoaren 21a - Antoine Griezmann, frantziar futbolaria.
- Martxoaren 23a - Michelle Hendley, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 25a - Wilco Kelderman, herbeherear txirrindularia.
- Martxoaren 25a - Samia Yusuf Omar, somaliar atleta (h. 2012).
- Martxoaren 26a - Laia Soler, kataluniar gazte literaturako eta errealismo magikoko idazlea.
- Martxoaren 27a - Judit Neddermann, kataluniar abeslaria.
- Martxoaren 28a - Mya Taylor, estatubatuar emakumezko aktore eta abeslari transgeneroa.
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 4a - Egoitz Magdaleno, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 7a - Anne-Marie, ingeles abeslari eta musikagilea.
- Apirilaren 10a - AJ Michalka, estatubatuar aktore, abeslari, konponsitore eta musikaria.
- Apirilaren 12a - Onditz Iturbe, bizkaitar mendi lasterkaria.
- Apirilaren 12a - Ryota Morioka, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 12a - Elixabete Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 14a - Melisa Aslı Pamuk, turkiar aktorea eta modeloa.
- Apirilaren 16a - Irati Astondoa, bizkaitar herri kirolaria.
- Apirilaren 16a - Luis Muriel, kolonbiar futbolaria.
- Apirilaren 18a - Isabelle Junot, estatubatuar aktorea, enpresaburua eta aristokrata.
- Apirilaren 18a - Kelly Klaymour, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Apirilaren 19a - Bixintxo Bilbao, lapurtar trinketa pilotaria.
- Apirilaren 20a - Juan Lizariturry, gipuzkoar tenislaria.
- Apirilaren 22a - Danilo Anđušić, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 22a - Joseba Ezkurdia, nafar pilotaria.
- Apirilaren 23a - Eren Albayrak, turkiar futbolaria.
- Apirilaren 23a - María Gil, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- Apirilaren 27a - Isaac Cuenca, kataluniar futbolaria.
- Apirilaren 29a - Antton Haramboure, lapurtar igerilaria.
- Apirilaren 29a - Iñigo Rodríguez, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 30a - Igor Arnaez, bizkaitar futbolaria.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 3a - Marama Corlett, maltar aktorea eta dantzaria.
- Maiatzaren 3a - Aitor Fernández, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 4a - Helene Alberdi, bizkaitar triatleta.
- Maiatzaren 4a - Daniel Nieto Vela, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 6a - Ivan Buva, kroaziar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 8a - Kalkidan Gezahegne, etiopiar-bahreindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Maiatzaren 8a - Deyverson Silva, brasildar futbolaria.
- Maiatzaren 9a - Genki Haraguchi, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 9a - Majlinda Kelmendi, kosovar judoka.
- Maiatzaren 10a - Gareth Anscombe, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- Maiatzaren 11 - Gata Cattana, andaluziar artista, rapera, olerkari feminista eta politologoa (h. 2017).
- Maiatzaren 14a - Inès Jaurena, frantziar futbolaria.
- Maiatzaren 15a - Miren Nogales, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 16a - Ricardo Fischer, brasildar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 16a - Unai Intziarte, gipuzkoar txirrindularia.
- Maiatzaren 16a - Chelsea Marie, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Maiatzaren 17a - Iñigo Martinez, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 18a - Shanne Braspennincx, herbehereetar txirrindularia.
- Maiatzaren 20a - Florian Lejeune, frantziar futbolaria.
- Maiatzaren 21a - Ophélie Aspord, lapurtar igerilaria.
- Maiatzaren 21a - Intza Lizarazu, euskal saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 22a - Iruñe Astitz, nafar kazetaria eta sareko euskarazko eduki sortzailea.
- Maiatzaren 23a - Héctor Hernández, Litri, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 23a - Lena Meyer-Landrut, alemaniar abeslaria.
- Maiatzaren 24a - Leia Dongue, Tanucha, mozambiketar saskibaloi-jokalaria.
- Maiatzaren 25a - Erik Morán, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 26a - Julianna Rose Mauriello, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Maiatzaren 27a - Beauden Barrett, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- Maiatzaren 31 - Azealia Banks, estatubatuar raperoa, abeslaria eta abestigilea.
- Maiatzaren 31 - Brodie Retallick, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a - Eunate Arraiza, nafar futbolaria.
- Ekainaren 4a - Jon García Herrero, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 4a - Maialen Múgica, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Ekainaren 5a - Martin Braithwaite, danirmarkar futbolaria.
- Ekainaren 5a - Manuela Viale, argentinar aktore, modelo eta telebistako aurkezlea.
- Ekainaren 7a - Emily Ratajkowski, estatubatuar modeloa eta aktorea.
- Ekainaren 10a - Pol Espargaró, kataluniar motoziklismoko pilotua.
- Ekainaren 14a - Iñigo Carro, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 16a - Siya Kolisi, hegoafrikar errugbilaria.
- Ekainaren 21a - Anders Aplin, singapurtar futbolaria.
- Ekainaren 21a - Céline Ferer, lapurtar errugbilaria.
- Ekainaren 21a - Gaël Kakuta, frantziar-kongoar futbolaria.
- Ekainaren 25a - Ariana DeBose, estatubatuar aktorea, dantzaria eta abeslaria.
- Ekainaren 27a - Kyle Smaine, estatubatuar akrobaziazko eskiatzailea (h. 2023).
- Ekainaren 28a - Kevin De Bruyne, belgikar futbolaria.
- Ekainaren 28a - Jon Gaztañaga, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 29a - Kawhi Leonard, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 3a - Silma Lopez, espainiar aktorea.
- Uztailaren 3a - Anastasia Pavliutxenkova, errusiar tenislaria.
- Uztailaren 4a - Irene Paredes, gipuzkoar futbolaria.
- Uztailaren 4a - Ibai Salas, bizkaitar txirrindularia.
- Uztailaren 5a - Chinatsu Kira, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 7a - Eve Hewson, irlandar aktorea.
- Uztailaren 8a - Virgil van Dijk, surinamdar-herbehereetar futbolaria.
- Uztailaren 9a - Jony Rodríguez, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 12a - Pablo Carreño, espainiar tenislaria.
- Uztailaren 12a - Portia Woodman, zeelandaberritar errugbilaria.
- Uztailaren 15a - Shogo Taniguchi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 16a - Irati Mogollón, gipuzkoar soziologoa.
- Uztailaren 17a - Sara Labiano, nafar futbolaria.
- Uztailaren 18a - Haritz Orbe, bizkaitar txirrindularia.
- Uztailaren 18a - Rubén Peña, espainiar futbolaria.
- Uztailaren 19a - Jun Amano, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 20a - Jon Xabier Vidal, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 21a - Julen Alberdi, gipuzkoar aizkolaria.
- Uztailaren 21a - Sara Sampaio, portugaldar modeloa eta aktorea.
- Uztailaren 22a - Ante Budimir, kroaziar futbolaria.
- Uztailaren 26a - Alice Isaaz, frantziar aktorea.
- Uztailaren 28a - Kantemir Balagov, errusiar zinemagilea.
- Uztailaren 28a - Chanel Terrero, hispano-kubatar abeslaria, aktorea eta dantzaria.
- Uztailaren 30a - Carolina Yuste, espainiar aktorea.
- Uztailaren 31 - Jon Gondán, nafar politikaria, Zizur Nagusiko alkatea.
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 3a - Kaede Nakamura, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 7a - Eréndira Derbez, mexikar ilustratzaile, idazle eta arte historialaria.
- Abuztuaren 9a - Alexa Bliss, borrokalari profesional eta fitnesseko modelo estatubatuarra.
- Abuztuaren 12a - Lakeith Stanfield, estatubatuar aktorea eta musikaria.
- Abuztuaren 13a - Nekane Díez, bizkaitar futbolaria.
- Abuztuaren 15a - Virginia Díaz Rivas, kantabriar arraunlaria.
- Abuztuaren 18a - Brisa Fenoy, espainiar musikaria, musikagilea, modeloa, DJ eta ekoizlea.
- Abuztuaren 19a - Osvaldas Matulionis, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 23a - Beatriz Fanjul, PPko bizkaitar politikaria.
- Abuztuaren 26a - Arnaud Démare, frantziar txirrindularia.
- Abuztuaren 28a - Andreja Pejić, serbo-bosniar eta bosnio-kroaziar jatorriko australiar modeloa.
- Abuztuaren 30a - Marcella Maia, A Maia, brasildar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- Abuztuaren 31 - Jakub Słowik, poloniar futbolaria.
- Abuztuaren 31 - Shi Tingmao, txinatar tranpolin jauzilaria.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Leroy Sanchez, arabar kantautorea.
- Irailaren 1a - Itxaso Uriarte, arabar futbolaria.
- Irailaren 6a - Ingrid García-Jonsson, hispano-suediar aktorea.
- Irailaren 9a - Kelsey Chow, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 13a - Olta Boka, albaniar abeslaria.
- Irailaren 13a - Eduardo Fernández Rubiño, espainiar filosofo, politikari eta LGTB ekintzailea.
- Irailaren 14a - Ryan De Vries, zeelandaberritar futbolaria.
- Irailaren 16a - Iñigo Etayo, nafar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 18a - Maitane Gurrutxaga, euskal saskibaloi-jokalaria.
- Irailaren 18a - Bruno Hortelano, espainiar atleta, 100 eta 200 metroko lasterketetan aditua.
- Irailaren 24a - Owen Farrell, irlandar ingeles errugbilaria.
- Irailaren 27a - Simona Halep, errumaniar tenislaria.
- Irailaren 27a - Thomas Mann, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 28a - Álex Martínez, espainiar aktorea.
- Irailaren 29a - Inder Paredes, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a - Abby Stein, estatubatuar emakumezko ekintzaile transgenero, blogari eta hizlaria, inoiz komunitate hasidikoan izan den lehen emakume transgeneroa.
- Urriaren 4a - Agostina Burani, Buri, argentinar saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 5a - Takahiro Ogihara, japoniar futbolaria.
- Urriaren 5a - Tornike Shengelia, georgiar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 9a - Yusuke Minagawa, japoniar futbolaria.
- Urriaren 10a - Lali Espósito, argentinar abeslaria eta aktorea.
- Urriaren 10a - Mariana Pajón, kolonbiar BMX txirrindularia.
- Urriaren 14a - Andrea Duro, espainiar aktorea.
- Urriaren 15a - Hamish Watson, eskoziar errugbilaria.
- Urriaren 16a - Elena González Iglesias, espainiar aktore, kazetari, dantzari eta modeloa.
- Urriaren 17a - Manu Trigueros, espainiar futbolaria.
- Urriaren 18a - Eider Bereziartu, euskal saskibaloi-jokalaria.
- Urriaren 18a - Diego Iturriaga, nafar pilotaria.
- Urriaren 18a - Tyler Posey, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urriaren 21a - Álex Batllori, kataluniar aktorea.
- Urriaren 22a - Markel Alberdi, gipuzkoar igerilaria.
- Urriaren 23a - Mako Komuro, Japoniako Familia Inperialaren kide ohia.
- Urriaren 24a - Iván Cruz-Uceda, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 24a - Alvaro Peña, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 26a - Sergio Aliaga, nafar pistako-txirrindularia.
- Urriaren 26a - Blas Cantó, espainiar abeslaria.
- Urriaren 29a - Eben Etzebeth, hegoafrikar errugbilaria.
- Urriaren 29a - Michael Hooper, australiar errugbilaria.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 6a - Olga Smirnova, errusiar balet-dantzaria .
- Azaroaren 14a - Alba Menendez, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Azaroaren 15a - Shailene Woodley, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 21a - Almaz Ayana, etiopiar korrikalaria, distantzia luzean aditua.
- Azaroaren 23a - Willian José, brasidar futbolaria.
- Azaroaren 24a - Leo Baker, estatubatuar skateboarderra.
- Azaroaren 26a - Julen Iriarte, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 27a - Inma Fernandez, gipuzkoar aktorea.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - Sun Yang, txinatar igerilaria.
- Abenduaren 7a - Diego Royo, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 8a - Beñat Txoperena, nafar txirrindularia.
- Abenduaren 9a - Julen Aranzabal, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 10a - Elisa Longo Borghini, italiar txirrindularia.
- Abenduaren 12a - Julen Goia, gipuzkoar errugbilaria.
- Abenduaren 14a - Bely Basarte, espainiar abeslari eta musikagilea.
- Abenduaren 16a - Kazuki Nagasawa, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 24a - Louis Tomlinson, britainiar abeslari eta konpositorea.
- Abenduaren 25a - Idurre Frías, arabar futbolari ohia, entrenatzailea eta kirol esataria.
- Abenduaren 26a - Aitor Aldalur, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 27a - Sergio Gontán, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 29a - Huong Giang, vietnamdar emakumezko abeslari eta modelo transgeneroa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztua - Eglė Jakštytė, lituaniar abeslaria.
- Ainara Epelde, gipuzkoar abeslaria.
- Ainhoa Gonzalez Pujana, EHUko irakaslea eta ikertzaile arabarra.
- Ander Solozabal, arabar bertsolari eta abeslaria.
- Asier Azpiroz, gipuzkoar bertsolaria.
- Esti Martinez Diaz de Cerio, nafar idazlea.
- Irati Etxebarria, bizkaitar pilotaria.
- Leire Villanueva, Iseo, nafar musikaria.
- Lide Hernando, gipuzkoar abeslari eta gitarra-jotzailea.
- Mario Azurza, gipuzkoar surflaria.
- Mattin Aiestaran, gipuzkoar arkeologoa, Irulegiko eskua aurkitu zuen taldearen zuzendaria.
- Mikel Artetxe Zurutuza, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- Nerea Irastorza, euskal neurozientzialaria.
- Oihana Iguaran, gipuzkoar bertsolaria.
- Rakel Arenaza, gipuzkoar abeslari eta musikaria.
- Samara Velte, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Camila María Concepción, estatubatuar gidoilaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2020).
- Harmony Santana, estatubatuar aktorea, AEBetan garrantzizko antzezpen sari izendapen bat jaso zuen lehenengo emakumezko aktore transgeneroa.
- Jari Jones, estatubatuar aktore, zinemagile, modelo eta LGBTQ pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Kevin Balot, filipinar emakumezko modelo transgeneroa.
- Mónica Alario Gavilán, espainiar filosofoa, sexu-indarkerian eta pornografian aditua.
- Nice Nailantei Leng'ete, kenyar giza-eskubideen aldeko ekintzailea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 2a - Edmond Jabès, egiptoar jatorriko frantziar idazlea (j. 1912).
- Urtarrilaren 2a - Eulogio Zudaire, nafar fraide kaputxinoa eta historialaria (j. 1915).
- Urtarrilaren 7a - Ricardo Gartzia Villoslada, nafar historialaria (j. 1900).
- Urtarrilaren 9a - Perpetua Barjau Martín, espainiar jostun eta maistra (j. 1902).
- Urtarrilaren 11 - Carl David Anderson, estatubatuar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- Urtarrilaren 12a - Vasco Pratolini, italiar idazlea (j. 1913).
- Urtarrilaren 15a - Horacio Egia, bizkaitar eskultorea (j. 1914).
- Urtarrilaren 17a - Giacomo Manzù, italiar eskultorea (j. 1908).
- Urtarrilaren 17a - Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1903).
- Urtarrilaren 23a - Northrop Frye, kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria (j. 1912).
- Urtarrilaren 29a - Yasushi Inoue, japoniar eleberrigilea (j. 1907).
- Urtarrilaren 30a - John Bardeen, estatubatuar fisikaria, 1956ko eta 1972ko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- Urtarrilaren 30a - José Ferrater Mora, kataluniar filosofoa (j. 1912).
Otsaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Otsailaren 2a - Jaume Vidal i Alcover, katalan idazle eta filologoa (j. 1923).
- Otsailaren 3a - Alfred Jost, frantziar biologoa, endokrinologian aditua (j. 1916).
- Otsailaren 5a - Pedro Arrupe, Aita Arrupe, Jesusen Konpainiaren 28. Nagusia (j. 1907).
- Otsailaren 5a - Amaro del Rosal, espainiar sindikalista eta idazlea (j. 1904).
- Otsailaren 6a - Salvador Luria, estatubatuar biokimikaria, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1912).
- Otsailaren 6a - María Zambrano, espainiar filosofo eta saiakeragilea (j. 1904).
- Otsailaren 9a - Daigoro Kondo, japoniar futbolaria (j. 1917).
- Otsailaren 11 - Ricardo Gullón, espainiar literatura-kritikaria (j. 1908).
- Otsailaren 11 - Oscar Nitzchke, alemaniar arkitektoa (j. 1900).
- Otsailaren 21a - Margot Fonteyn, ingeles ballet dantzaria (j. 1919).
- Otsailaren 23a - Fidela Bernat, erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona (j. 1898).
- Otsailaren 25a - Ramon Latasa, nafar aizkolaria, historiako aizkolari hoberenetakoa (j. 1930).
Martxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Martxoaren 1a - Edwin Herbert Land, estatubatuar fisikari eta asmatzailea, Polaroid Corporation enpresaren sortzaileetako bat (j. 1909).
- Martxoaren 1a - Louis Saguer, alemaniar-frantziar musikagilea (j. 1907).
- Martxoaren 2a - Serge Gainsbourg, frantziar musikari, musikagile, abeslari, idazle, aktore eta zinemagilea (j. 1928).
- Martxoaren 2a - Rosario de Velasco, kataluniar margolari figuratiboa (j. 1904).
- Martxoaren 4a - Pepe Iglesias, argentinar antzezle komikoa (j. 1915).
- Martxoaren 12a - Étienne Decroux, frantziar mimoa (j. 1898).
- Martxoaren 12a - Juanita Gorroño, bizkaitar panderojolea, dantzaria eta irrintzilaria (j. 1913).
- Martxoaren 12a - Ragnar Granit, finlandiar-suediar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1900).
- Martxoaren 12a - Patxi Larrainzar, euskal herritar apaiz eta gaztelaniazko idazlea (j. 1934).
- Martxoaren 15a - Manuel García Sesma, nafar irakaslea, idazlea, historiagilea eta poeta (j. 1902).
- Martxoaren 15a - Robert Hill, britainiar biokimikaria (j. 1899).
- Martxoaren 15a - George Sherman, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1908).
- Martxoaren 21a - Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea (j. 1909).
- Martxoaren 24a - John Kerr, Australiako 18. gobernadore orokorra (j. 1914).
- Martxoaren 25a - Marcel Lefebvre, frantziar elizgizona (j. 1905).
- Martxoaren 26a - Henri Lhote, frantziar etnologo eta esploratzailea (j. 1903).
Apirila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Apirilaren 1a - Antonio Maria Eizmendi Goenaga, Loidi-Saletxe, gipuzkoar bertsolaria (j. 1913).
- Apirilaren 1a - Marta Graham, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1894).
- Apirilaren 1a - Paulo Muwanga, Ugandako presidentea.
- Apirilaren 3a - Graham Greene, ingeles idazlea (j. 1904).
- Apirilaren 4a - Max Frisch, suitzar arkitekto eta idazlea (j. 1911).
- Apirilaren 10a - Paul-Albert Février, frantziar historialaria (j. 1931).
- Apirilaren 16a - David Lean, ingeles zinema zuzendaria (j. 1908).
- Apirilaren 18a - Gabriel Zelaia, gaztelaniazko euskal idazlea (j. 1911).
- Apirilaren 20a - Steve Marriott, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta gitarra-jotzailea (j. 1947).
- Apirilaren 20a - Don Siegel, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1912).
- Apirilaren 20a - Yumjaagiin Tsedenbal, Mongoliako Herri Errepublikako estatuburua (j. 1916).
- Apirilaren 21a - Willi Boskovsky, austriar musikagilea (j. 1909).
- Apirilaren 26a - A. B. Guthrie Jr., estatubatuar idazlea (j. 1901).
- Apirilaren 27a - Rob-Vel, frantziar komikigilea (j. 1909).
- Apirilaren 28a - Eduardo Moreiras, galiziar idazlea (j. 1914).
- Apirilaren 30a - Cesareo Gabarain, gipuzkoar apaiza eta musikagilea (j. 1936).
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 1a - Charles Osborne, 69 urtez jarraian zotina izan zuen estatubatuarra (j. 1894).
- Maiatzaren 1a - Richard Thorpe, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- Maiatzaren 3a - Jerzy Kosinski, poloniar-estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- Maiatzaren 8a - Jean Langlais, frantziar musikagilea eta organista (j. 1907).
- Maiatzaren 8a - Rudolf Serkin, bohemiar jatorriko estatubatuar piano-jotzailea (j. 1903).
- Maiatzaren 13a - Abderrahmane Farès, Aljeriako presidentea (j. 1911).
- Maiatzaren 14a - Jiang Qing, txinatar antzezle eta politikaria eta Mao Zedong-en azken emaztea (j. 1914).
- Maiatzaren 14a - José María Rodero, espainiar antzezlea (j. 1922).
- Maiatzaren 15a - Amadou Hampâté Bâ, maliar idazle eta etnologoa (j. 1901).
- Maiatzaren 18a - Muriel Box, ingeles gidoigile eta zuzendaria (j. 1905).
- Maiatzaren 21a - Lino Brocka, filipinar zinemagilea (j. 1939).
- Maiatzaren 21a - Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministroa (j. 1944).
- Maiatzaren 22a - Vicente Mortes Alfonso, espainiar politikaria (j. 1921).
- Maiatzaren 23a - Wilhelm Kempff, alemaniar piano-jotzailea (j. 1895).
- Maiatzaren 23a - Jean Van Houtte, Belgikako lehen ministroa (j. 1907).
- Maiatzaren 24a - Gene Clark, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, The Byrds taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Maiatzaren 24a - Constantino Martínez Uriarte, arabar apaiz domingarra (j. 1911).
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 3a, Unzen sumendiaren erupzioan:
- Katia Krafft, frantziar bolkanologoa (j. 1942).
- Maurice Krafft, frantziar bolkanologoa (j. 1946).
- Ekainaren 4a - José María Acuña López, galiziar eskultorea (j. 1903).
- Ekainaren 5a - Rosalina Abejo, filipinar musikagile, zuzendari eta pianista (j. 1922).
- Ekainaren 5a - Min-Chueh Chang, txinatar-estatubatuar ikertzailea, pilula antisorgailuaren asmatzaileetako bat (j. 1908).
- Ekainaren 6a - Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa (j. 1916).
- Ekainaren 6a - Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa (j. 1927).
- Ekainaren 7a - Antoine Blondin, frantziar idazlea (j. 1922).
- Ekainaren 9a - Claudio Arrau, txiletar piano-jotzailea (j. 1903).
- Ekainaren 10a - Jean Bruller, frantziar idazle eta irudigilea (j. 1902).
- Ekainaren 14a - Peggy Ashcroft, britainiar antzezlea (j. 1907).
- Ekainaren 15a - W. Arthur Lewis, santaluziar ekonomialaria, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1915).
- Ekainaren 19a - Gladys Greene, estatubatuar aktorea (j. 1900).
- Ekainaren 24a - Rufino Tamayo, mexikar pintorea (j. 1899).
- Ekainaren 29a - Henri Lefebvre, frantziar filosofo eta soziologoa, Frantziako Alderdi Komunistako teorialari nagusia (j. 1901).
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 1a - Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria (j. 1936).
- Uztailaren 2a - Lee Remick, estatubatuar aktorea (j. 1935).
- Uztailaren 3a - Ernst Witt, alemaniar matematikaria (j. 1911).
- Uztailaren 16a - Robert Motherwell, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat (j. 1915).
- Uztailaren 22a - André Dhôtel, frantziar idazlea (j. 1900).
- Uztailaren 24a - Isaac Bashevis Singer, estatubatuar idazlea, 1978ko Literaturako Nobel Saria (j. 1902).
- Uztailaren 25a - Eduardo Guzmán, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1908).
- Uztailaren 25a - Lazar Moiseievitx Kaganovitx, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako buruzagia eta Josef Stalinen laguntzailea (j. 1893).
- Uztailaren 25a - Romà Perpinyà, kataluniar ekonomista (j. 1902).
- Uztailaren 29a - Christian de Castries, frantziar jenerala (j. 1902).
- Uztailaren 29a - Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (j. 1918).
- Uztailaren 30a - María Antinea, jaendar aktore, vedette, dantzari, kupletista eta tonadilla-kantaria (j. 1915).
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 5a - Soichiro Honda, japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea (j. 1906).
- Abuztuaren 6a - Shahpur Bakhtiar, Irango lehen ministroa (j. 1914).
- Abuztuaren 8a - James Irwin, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Abuztuaren 14a - Ludwig Landgrebe, austriar filosofoa (j. 1902).
- Abuztuaren 14a - Taslim Olawale Elias, nigeriar Nazioarteko Justizia Auzitegiko presidentea (j. 1914).
- Abuztuaren 16a - Ignacio Pinedo, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1925).
- Abuztuaren 16a - Luigi Zampa, italiar zinema zuzendaria (j. 1905).
- Abuztuaren 17a - Marguerite Williams, estatubatuar geologoa, AEBn geologian doktoretza bat lortu zuen lehen afroestatubatuarra (j. 1895).
- Abuztuaren 21a - Wolfgang Hildesheimer, alemaniar idazlea (j. 1916).
- Abuztuaren 24a - Sergei Akromeiev, sobietar militar eta politikaria, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1923).
- Abuztuaren 28a - Emiliano Piedra, espainiar zinema-ekoizlea (j. 1931).
- Abuztuaren 30a - Jean Tinguely, suitzar eskultorea (j. 1925).
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 1a - Otl Aicher, alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografoa, Bilboko metroko seinaletikaren diseinatzailea (j. 1922).
- Irailaren 1a - Pedro Uharte-Mendikoa, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde egin zuena (j. 1905).
- Irailaren 2a - Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa eta legegizona, 1982ko Bakearen Nobel Saria (j. 1911).
- Irailaren 2a - Laura Riding, estatubatuar idazle eta literatura kritikoa (j. 1901).
- Irailaren 3a - Frank Capra, italiar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1897).
- Irailaren 4a - Henri de Lubac, frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala (j. 1896).
- Irailaren 7a - Edwin McMillan, estatubatuar fisikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (j. 1907).
- Irailaren 8a - Alex North, estatubatuar zinema-musikagilea (j. 1910).
- Irailaren 14a - Espe Alegria, eusko-estatubatuar irakasle eta irrati-esataria (j. 1906).
- Irailaren 17a - Lino Akesolo, euskal idazlea eta elizgizona (j. 1911).
- Irailaren 17a - Zino Francescatti, frantziar biolin-jotzaile eta irakaslea (j. 1902).
- Irailaren 22a - Tino Casal, espainiar abeslari eta konposatzailea (j. 1950).
- Irailaren 24a - Theodor Seuss Geisel, haur-literaturako idazle estatubatuarra, argitaratzailea eta irudigilea (j. 1904).
- Irailaren 25a - Klaus Barbie, Lyongo harakina, SS-ko eta Gestapoko goi kargua (j. 1913).
- Irailaren 27a - Oona O'Neill, Charlie Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna (j. 1925).
- Irailaren 28a - Miles Davis, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea, jazz modernoaren joera berrien aitzindaria (j. 1926).
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 2a - Manu Badiola, gipuzkoar alpinista, Makalun (j. 1955).
- Urriaren 2a - Maria Aurèlia Capmany, kataluniar eleberrigile, antzerkigile eta saiogilea, feminista, kultur ekintzaile eta antifrankista (j. 1918).
- Urriaren 2a - Dimitrios I.a Konstantinoplakoa, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa (j. 1914).
- Urriaren 5a - Jesús Malón, nafar politikaria (j. 1934).
- Urriaren 7a - Natalia Ginzburg, italiar idazlea (j. 1916).
- Urriaren 12a - Arkadi Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1925).
- Urriaren 13a - Agustín Rodríguez Sahagún, espainiar enpresaburu eta politikaria, Madrilgo Alkatea (j. 1932).
- Urriaren 14a - Walter M. Elsasser, alemaniar-estatubatuar fisikaria (j. 1904).
- Urriaren 20a - Ronald M. Schernikau, alemaniar idazlea, Errepublika Demokratikoko herritartasuna eskatzen azkena (j. 1960).
- Urriaren 23a - José Luis Banús, bizkaitar kazetari eta historialaria (j. 1914).
- Urriaren 24a - Jose Maria Askuntze, nafar margolari eta irakaslea (j. 1923).
- Urriaren 24a - Gene Roddenberry, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea, Star Trek telesailaren sortzailea (j. 1921).
- Urriaren 27a - George Granville Barker, britainiar poeta, antzerkigile, eleberrigile eta kritikaria (j. 1913).
- Urriaren 27a - Andrzej Panufnik, poloniar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (j. 1914).
- Urriaren 29a - Mario Scelba, Italiako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko presidentea (j. 1901).
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 5a - Fred MacMurray, estatubatuar aktorea (j. 1908).
- Azaroaren 5a - Robert Maxwell, txekiar-britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona (j. 1923).
- Azaroaren 6a - Gene Tierney, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Azaroaren 9a - Yves Montand, italian jaiotako frantziar aktore eta abeslaria (j. 1921).
- Azaroaren 10a - Jean Pierre Iratxet, baxenafar idazlea (j. 1921).
- Azaroaren 10a - Montserrat Roig, kataluniar idazlea (j. 1948).
- Azaroaren 14a - Tony Richardson, ingeles zinemagilea (j. 1928).
- Azaroaren 16a - Jose Maria Cobo, bizkaitar futbolaria (j. 1937).
- Azaroaren 16a - Alberto Girri, argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria (j. 1919).
- Azaroaren 18a - Claude Cahen, frantziar historialaria, Erdi Aroko islamaren historian aditua (j. 1909).
- Azaroaren 18a - Gustáv Husák, Txekoslovakiako presidentea (j. 1913).
- Azaroaren 19a - José Luis Duque, bizkaitar futbolaria (j. 1918).
- Azaroaren 22a - Antoine Berman, frantziar filosofoa, hizkuntzalaria eta itzulpen ikasketen teorialari eta kritikoa (j. 1942).
- Azaroaren 22a - Tadashi Imai, japoniar zinemagilea (j. 1912).
- Azaroaren 23a - Klaus Kinski, alemaniar aktorea (j. 1926).
- Azaroaren 24a - Freddy Mercury, Queen taldeko abeslaria (j. 1946).
- Azaroaren 26a - François Billetdoux, frantziar antzerkigilea (j. 1927).
- Azaroaren 29a - Ralph Bellamy, estatubatuar antzezlea (j. 1904).
- Azaroaren 29a - Rodrigo Vivar, espainiar magistratu eta politikaria, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1906).
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 1a - George Stigler, estatubatuar ekonomialaria, 1982ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1911).
- Abenduaren 6a - Richard Stone, britainiar ekonomialaria, 1984ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1913).
- Abenduaren 9a - Berenice Abbott, estatubatuar argazkilaria (j. 1898).
- Abenduaren 9a - Pío Iraizoz Francés, nafar apaiz, organo-jotzaile, koru-zuzendari eta musikagilea (j. 1914).
- Abenduaren 10a - Franco Maria Malfatti, italiar politikaria, Europako Batzordeko 3. lehendakaria (j. 1927).
- Abenduaren 11 - Artur Lundkvist, suediar idazlea (j. 1906).
- Abenduaren 13a - André Pieyre de Mandiargues, frantziar idazlea (j. 1909).
- Abenduaren 15a - Vasili Zaitsev, Bigarren Mundu Gerrako sobietar frankotiratzailea, Stalingradeko batailan bereziki ezagun egin zena (j. 1915).
- Abenduaren 16a - Pier Vittorio Tondelli, italiar idazlea, laurogeiko hamarraldiko idazle aipagarrienetako bat (j. 1955).
- Abenduaren 17a - Armand Frappier, kanadar mikrobiologoa (j. 1904).
- Abenduaren 21a - Jose Miguel Barandiaran, gipuzkoar antropologoa, etnografoa eta apaiza (j. 1889).
- Abenduaren 22a - Ernst Krenek, austriar-estatubatuar musikagilea (j. 1900).
- Abenduaren 23a - José Guerrero, espainiar margolaria (j. 1914).
- Abuztuaren 26a - Roland Bierge, lapurtar margolaria (j. 1922).
- Abenduaren 26a - Fernando Martínez Sanabria, Chuli Martínez, espainiar-kolonbiar arkitektoa (j. 1925).
- Abenduaren 27a - Hervé Guibert, frantziar argazkilari eta idazlea (j. 1955).
- Abenduaren 31 - Georges Poulet, belgikar idazlea (j. 1902).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Juliana Mujika, bizkaitar maistra (j. 1905).
- Santi Belar, bizkaitar bertsolaria (j. 1965).
- Susana Thénon, argentinar poeta, itzultzaile eta argazkilaria (j. 1935).
- Vicenç Riera Llorca, kataluniar idazlea (j. 1903).
Nobel saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fisika: Pierre-Gilles de Gennes
- Kimika: Richard R. Ernst
- Literatura: Nadine Gordimer
- Medikuntza: Erwin Neher, Bert Sakmann
- Ekonomia: Ronald Coase
- Bakea: Aung San Suu Kyi
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|