Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas lehoia


Itsas lehoi edo otaria itsas otsoaren antzeko ugaztuna da baina bera baino belarri handiagoak eta lepo luzeagoa ditu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uretan, itsas lehoiak haien aurrealdeko hegatsen besakada indartsuekin igeri egitera bultzatzen dira. Gainera, nahiko mugikortasun ematen diete lehorreko joan-etorrietan ere. Atzeko hegatsak txikiagoak dira, eta gidatzen laguntzen diote. Arraren azala kafe iluna da, ia beltza bustita dagoenean, eta emearena kafe nahiko argia izaten da gehienetan. Itsas azpiartikoetatik tropikaletara hedatzen da, baina Ozeano Atlantikoa ez du zeharkatzen. Neurketa-tartea 1,8 m-tik 3,0 m-ra bitartekoa da, eta 300 kilogramo eta 350 kilogramo artean pisatzen du. Aipatu behar da ere 20-30 urteen arteraino bizi dezaketela

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas lehoiak kostaldeko harrapari haragijaleak dira, 15-25 kilo elikagai jaten dituzte egunean, eta hauek dira elikagai iturri nagusiak: txipiroiak, arrainak, olagarroak, pinguinoak eta itsas hegaztiak. Otarioak ugaltzeko sasoian daudenean, ar helduak ez dira elikatzen eta ez dute urik hartzen, batzuek bi hilabete irauten dute elikatu gabe. Hala ere, marrazo eta orka askorentzat ere harrapakinak dira.

Pinnipedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinnipedia ugaztun goi familia bat da. Ur inguruetan bizi da Zetazeoekin Sinerierkin batera eta ur inguruetan bizitzera guztiz ohitu diren ugaztun bakarrak dira. Gorputz luzea, anka laburrak, esku eta oin palmeatuak dituzte.Taldean bizi dira eta krustazeoak (karramaroak, langostak) jaten dituzte. Pinnipedoak oso zabalduta dauden arren, espezie gehienek nahiago dituzte ipar eta hego hemisferioetako ur hotzenak. Haien bizitzaren parte gehiena uretan ematen dute, baina kostaldera hurbiltzen dira apareatu, erditu, larruz aldatu edo harraparietatik ihes egiteko.

Kaliforniako itsas lehoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otaridoen familiako ugaztun pinnipedo moduko bat da, Ozeano Barearen iparraldeko kostaldean bizi dena, Kanadatik Kalifornia Behereko penintsularaino, Mexikon.

Oso nabarmena da dimorfismo sexuala, Arrek 300 eta 380 kg artean pisatzen dute eta 2,4 m inguru luzeera dute; emeek, berriz, 80 eta 120 kg artean eta 1,8 eta 2 m artean.

Stellereko itsas lehoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako mendebaldeko kostaldearen zati handi batean dago eta Alaska eta Japonia arteko kostaldean ere aurki dezakegu.

Arrak 3,3 metroko luzeera dute eta tona bat pisatzen dute; emeak, berriz, 2,5 m-ko luzeera dute eta 300 kg pisatzen dituzte. Otariidea familiako kiderik handiena da. Pinnipeto handienen artean, morsak eta itsas elefanteek baino ez dute gainditzen haien tamaina.

Australiako itsas lehoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiako itsas lehoia Australiako hego-ekialdean kokatzen da, Kanguro uhartetik mendebaldera, Houtman Albrolhos irletaraino.

Buru handia eta biribilagoa dute muturraren aldean, beste itsas lehoi espezie batzuek ez bezala. Belarriak oso txikiak ditu eta arrek emeek baino kopeta irtenagoa dute. Arrek 1,8 eta 2,5 metro artean neurtzen dute eta 250 kiloraino pisatzen dute; emeek, berriz, 1,3 eta 1,8 metro artean eta 61 eta 105 kilo artean pisatzen dute.