Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas Luzoker arrea.

Itsas luzoker arrea Ozeano Atlantikoan bizi den itsas luzoker mota bat da. Mediterraneoan aurkitu daitekeen ohikoena da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izen zientifikoa Holothuria tubulosa da. Tubulosa latinetik dator eta "hodia" esan nahi du, hodi baten itxura duelako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zilindro itxura eta 20-30cm-ko luzera du. Aurreko muturrean ahoa du eta beste muturretik hondakinak kanporatzen ditu. Azpialdea laua dauka.

Gorputza kolore ilunekoa du eta gorrixka edo more kolorekoa izan daiteke.

Azal lodikoa da eta gorputzean punta bigunak ditu. Azpialdean bentosa itxurako hanka batzuk ditu. Algak, harri txikiak eta maskor zatiak itsasten zaizkio ezkutatzeko.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur epeletan egotea gustuko du. Bizkaiko golkoan eta Mediterraneo itsasoan aurkitzen da, kostaldean. Gehienez 100 m-ko sakonera duen hondar ugariko hondoetan bizi da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean dauden elikagaiak xurgatzen ditu, hau da, algak eta planktonak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas luzokerraren larba.

Ugalketa, dirudienez, ilargi betean gertatzen da eta 24 ordu igarotakoan arrautzetatik larbak ateratzen dira.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako hainbat herrialdetan jaten da. Oso garesti saltzen da. Lehortutakoan zopatan edo gisatuta jaten da.

   Ba al dakizu   
Itsas ekosistemetako garbitze funtzioa betetzen du, horregatik oso garrantzitsua da.