Itsasoko izar gorria Ozeano Atlantikoaren ekialdean bizi den itsas izarra da. Mediterraneoko itsas izar espezie ezagunena da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Echinaster sepositus da bere izen zientifikoa, hau aster eta sepositus latineko hitzetik eratorria da. Lehenengoak "izarra" esan nahi du eta bigarrenak "bakartia". Izar itxura duelako eta bakarrik ibiltzen delako uretan, jarri zioten izen hau.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasoko izar gorriak, bere izenak dion bezala izar forma du eta 25 zentimetroko tamaina du. Honek bost beso ditu eta beso bakoitzean 1,5 milimetro neurtzen dituen arantzak ditu. Azpialdean laranja koloreko marra batzuk ditu. Azal biguna du.
Bizitokia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Atlantikoaren kostaldean eta Mediterraneoan bizi ohi da, sakonera gutxiko lekuetan.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haragijalea da. Nagusiki belakiak, itsas zizareak eta moluskuak jaten ditu. Horrez gain, hildako animalietaz ere elikatzen da.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera jartzen dituzte arrautzak.
Sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txina eta Japonian jaten dituzte, nahiz eta zapore txarra izan.