Wikipedia, Entziklopedia askea

Jaguar

Eduki-taula

Jaguarra ugaztun bat da, katuen senidea. Amerika kontinenteko erdialdetik ia hegoalde osora zabaldu da, orain Amerika osoan daude. Katuaren familoako ugaztun hau Erta-Amerikako toki lehorrak gustazen zaizkio, hori bai ura egon behar du. Izan ere, katu honi, tigreei gertatzen zaien moduan, ura asko gustatzen zaio eta bere bizitzaren hazkundea ur gune handiei esker ematen da, uretan bizi diren animalia asko jaten baititu. Bere habitat gehienak lur-zingiratsuek osatzen dituzte, urez beteta daudenak. Adibidez,  Amazonaseko baso tropikalak. Horregatik igerilari bikaina da.

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaguarraren azala laranja edo horixka da eta orban beltz handiak eta gorputz osotik dauzka. Bere tripa ingurua eta lepoaren barnekaldea  txuria dauka (baina toki horietan ere orbanak dauzka). Jaguar beltzak ez ezik txuriak ere exisititzen dira.

Normalean 1,50 eta 2,40 m neurtzen dituzte, 45 eta 120 kg tartean pisatzen dute, bere isatsa 75 cm neurtzen ditu.  Arrak 10 edo 20% handiagoak izaten dira emeak baino.

Jaguarra harrapakina zelatatzen

Jaguarra felino guztietatik indartsuena eta gihartsuena da (tigrea eta lehoiaren aurretik). Hozkada indartsuena ere berak dauka. 360 kiloko zezen bat eraman dezake arrastaka ohian osotik eta bera baina 4 aldiz gehiago pisatzen duten animaliak ere uretatik garraiatu eta lurrezko paretak igo ditzazke arrapakina gainean duela. Bera bider 3  pisutsuagoak diren harrapakinak arboletako adarr altuenetara garraiatu ditzazke.