Txikipedia:James Bond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

James Bond (007 agentea) fikziozko pertsonaia bat da; espioi britainiar bat, zehazki.
Ian Fleming idazleak sortu zuen pertsonaia, 1953an, eta hainbat liburu idatzi zituen haren abenturen inguruan. Espioi britainiarra izandakoa zen Fleming bera.
Dena den, James Bond pertsonaiak zineman hartu zuen ospea.
Hainbat aktorek interpretatu dute James Bond zineman. Oraingoz, honako hauek gorpuztu dute espioia: Sean Connery, George Lazenby, Roger Moore, Timothy Dalton, Pierce Brosnan eta Daniel Craig.