Roger Moore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roger Moore
Sir Roger Moore Allan Warren.jpg
UNICEFen fede oneko enbaxadorea

Bizitza
Izen osoa Roger George Moore
Jaiotza Stockwell1927ko urriaren 14a
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Monako
Talde etnikoa Ingelesa
Heriotza Crans-Montana2017ko maiatzaren 23a (89 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (prostatako minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Doorn Van Steyn  (1946 -  1953)
Dorothy Squires  (1953 -  1968)
Luisa Mattioli  (apirila 1969 -  1996)
Kristina Tholstrup  (2002 -  2017ko maiatzak 23)
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Dramatic Art 1945) : acting
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, ahots-aktorea, autobiografialaria, zinema ekoizlea, telebista-ekoizlea, telebista zuzendaria eta soldadua
Enplegatzailea(k) Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
IMDb nm0000549
www.roger-moore.com/
Roger Moore signature.png

Sir Roger George Moore (Londres, 1927ko urriaren 14a - 2017ko maiatzaren 23a) britainiar antzezlea izan zen. Nagusiki, 1960ko hamarkadan The Saint telesaila eta 1970eko hamarkadan James Bonden film ugari antzezteagatik ezaguna da. Bere filmografia bereziki ingeles xarmadun gizon galaiak antzezteagatik nabarmendu izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura-ikasketak hasi zituen, baina bertan behera utzi eta haurrentzako liburuak marrazten zituen talde batean hasi zen lanean. Lan egiten zuen bitartean Arte Dramatikoko eskolara joaten zen. Hemeretzi urte zituela Dorn Van Stenyrekin ezkondu zen, eta hiru filmetan figurante gisa aritu ondoren, Estatu Batuetara joan zen emaztearekin ospe bila. New Yorken Diane Lynn eta Robert Montgomeryrekin hasi zen lanean telebistako saio batean, eta ondoren Broadwayra joan zen. Han Catherine Parren bizitza antzerki lanarekin egin zen ospetsu. Broadwayn aritu zen lanean Metro Goldwin Mayerrek kontratatu zuen arte. Etxe horrekin egin zituen lehenengo filmak, Agindua eta Ezinezko zeregina. Ondoren Londresa itzuli zen Nik hartu nuen gaztelua egitera. Hollywoodera itzuli zenean Paris ikusi nuen azkeneko aldia, Erregeren lapurra, Doinu etena, Diana, etab. egin zituen. Londresen Ivanhoe eta Alaskakoa telesailak egin zituen. Santua telesailarekin egin zen, ordea, ospetsu nazioartean. Ondoren Sean Conneryren ordezko izatea proposatu zioten James Bond pertsonaian. 1973an izan zen lehenengo aldiz 007 agentea Bizi eta Hiltzen Utzi filmean, eta ondoren Urrezko pistola duen gizona (1974), Maitatu ninduen espioia (1977), Moonraker (1979), Octopussy eta Zure begientzat bakarrik (1981). Aipagarriak ditu, bestalde, Aurpegi biluzia eta Maitasunaren irudiak (1989).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia
1954 The Last Time I Saw Paris Paul
1955 Interrupted Melody Cyril Lawrence
The King's Thief Jack
1956 Diane Henrike printzea
1958 Ivanhoe Ivanhoe
1959 The Miracle Capt. Michael Stuart
The Alaskans Silky Harris
Maverick Beau Maverick
1961 The Sins of Rachel Cade Paul Wilton
Gold of the Seven Saints Shaun Garrett
1962 Il ratto delle sabine Romulo
No Man's Land Enzo Prati
1962–
1969
The Saint Simon Templar
1968 The Fiction Makers Simon Templar
1969 Vendetta for the Saint
Crossplot Gary Fenn
1970 The Man Who Haunted Himself Harold Pelham
1971 The Persuaders! Brett Sinclair
1973 Live and Let Die James Bond
1974 Gold Rod Slater
The Man with the Golden Gun James Bond
1975 That Lucky Touch Michael Scott
1976 Street People Ulysses
Shout at the Devil Sebastian Oldsmith
1977 Sherlock Holmes in New York Sherlock Holmes
The Spy Who Loved Me James Bond
1978 The Wild Geese Lieutenant Shaun Fynn
1979 Escape to Athena Major Otto Hecht
Moonraker James Bond
North Sea Hijack Rufus Excalibur ffolkes
1980 The Sea Wolves Captain Gavin Stewart
Sunday Lovers Harry Lindon
1981 The Cannonball Run Seymour Goldfarb Jr
For Your Eyes Only James Bond
1983 Octopussy
Curse of the Pink Panther Chief Insp. Jacques Clouseau
1984 The Naked Face Dr. Judd Stevens
1985 A View to a Kill James Bond
1990 Fire, Ice and Dynamite Sir George Windsor
Bullseye! Sir John Bevistock
1992 Bed & Breakfast Adam
1995 The Man Who Wouldn't Die Thomas Grace
1996 The Quest Lord Edgar Dobbs
1997 Spice World The Chief
2001 The Enemy Supt. Robert Ogilvie
2002 Boat Trip Lloyd Faversham
2011 A Princess for Christmas Edward, Duke of Castlebury

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Moore Aldatu lotura Wikidatan