Wikipedia, Entziklopedia askea

Janari transgeniko

Eduki-taula

Arroz hori hau transgenikoa da.

Janari edo elikagai transgenikoak organismo transgenikoetatik sortutako elikagaiak dira; organismo transgenikoei beste espezie batzuetako gene bat edo gehiago sartu zaizkie zeluletan haien ezaugarriak hobetzeko. Horrela, adibidez, izurriak hobeto jasaten dituen arto transgeniko bat lortu da garitik datorren gene bat txertatuz; astiroago heltzen den tomate barietate bat ere lortu da, nekazariak denbora gehiago izan dezan garraiatzeko. Eta izokin transgeniko bat badago, tenperatura baxuak hobeto jasaten dituena, Artikoko arrain espezie baten gene bati esker.

Elikagai transgeniko guztiek oso kontrol zorrotzak gainditu behar dituzte, saltzeko baimena lortu aurretik, gizakiei inolako kalterik eragiten ez dietela ziurtatzeko, bai eta elikagai transgeniko horiek jatorri duten organismo transgenikoak biodibertsitate naturala mantentzeko inolako arriskurik ez dutela ziurtatzeko ere.