Txikipedia:Gari

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garia landare horixka bat da. Gehien ekoizten diren hiru aleetako bat da, artoa eta arrozarekin batera. Mineral eta bitamina asko ditu produktu honek, B bitamina, magnesioa, burdina, fosforoa eta zinka, adibidez.

Gari ekoizpena

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garia Mesopotamian sortu omen zen, hau da, egungo Sirian, Jordanian, Turkian, Palestinan eta Iraken sortu zela pentsatzen da. Gizakiaren ekimenez garia landatzeak benetako nekazaritza-iraultza neolitikoa eragin zuen. Gizakia ehizan eta bilketan oinarritutako elikaduratik zereal kopuru altuko dieta batera igaro zen.

Garia, oro har, ehotu egiten da irin gisa  erabili ahal izateko. Gariaren ekoizpenaren ehuneko handi bat giza kontsumorako erabiltzen da: ogia, galletak, opilak eta pastak egiteko, beste horrenbeste animalia-elikadurarako, eta gainerakoa industrian edo hazi gisa erabiltzen da; garagardoa eta beste likore batzuk egiteko gehigarriak prestatzeko ere erabiltzen da.

Gariaren zatiak

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost gari mota daude gluten propietateen arabera sailkatuz gero: sendoa, oso sendoa, erdi sendoa, biguna eta motza. Lehenengo eta bigarren multzokoak, eskuz egindako ogiarentzako eta kaxako ogiarentzako erabiltzen dira. Hirugarren eta laugarren multzokoak berriz, lehenengo eta bigarreneko multzokoekin batera galletak, tortilak… egiteko erabiltzen dira. Azkenik, bostgarren taldekoak industriarako erabiltzen dira, pasta, zopa, animalien elikagaiak… egiteko.

Garia lantzeak onurak ematen dizkio lurrari, izan ere, karbono dioxido handia eragiten du eta horrek material organiko gehiago sortzea eta lurperatzea ekartzen du.