Txikipedia:Java (uhartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Java uhartea Indonesiako(Asia) irla bat da, Indonesiaren hegoaldean dago eta 124.413 kilometro karratu ditu . 145.000.000 biztanleko irla da, Indonesiako uharte populatuena delarik. Isla kate bat sortzen du beste irla famatu batzuekin batera ,  Sumatra, Madura eta Bali,azken bi hauek oso gertu dituelarik.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere klima ekuatoriala da, hezea eta bi urtaro bereizten dira, mendebaleko montzoi haizeak eragiten duena bata, urtaro hezea, eta lehorra bestea. Landareria eta fauna (krokodiloak, zaldiak, tigrea, errinozeroa) aberatsak dira. Erdialdean eta mendebalean baso asko daude.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Java uhartearen hiriburua Yakrta da eta 10,7 miloi biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

732. urtean sortu zen estatu gisa antolatutako lehen lurraldea, Sanjaia dinastia budistako erregearekin.Azken honek indar handia hartu zuen eta Javako artearen eta literaturaren garapena ekarri zuen.1520 aldera sartu zen budismoa Javan.Ondoren portugaldarrak iritsi eta lurralde gehienak hartu zituzten; 1602 aldera holandarren esku geratu ziren lurralde haiek guztiak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Java Sumatra eta Bali artean dagoen uharte bat da, sumendiz osatuta dago eta Indonesiako gune geografiko eta ekonomikoa da. Bere biztanleen erdia baino gehiago hartzen duen irla da.

Java (uhartea)

Elikagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da jarduera nagusia, horretarako baldintzak oso onak baitira (klima hezea eta egonkorra da, lurra emankorra, eskulana ugaria eta kontsumoko merkatua zabala). Arroza, artoa, kafea, kakaoa, kautxua lantzen dira, batez ere. Industria batzuk ere badira: azukre eta petrolio findegiak, eztainu eta beste zenbait metalen fundiziorako lantegiak