Txikipedia:Jennifer Hermoso
Jennifer "Jenni" Hermoso Fuentes (Madril, 1990eko maiatzaren 9a) espainiar futbolaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jenniferrek, 1,74 m neurtzen du eta Bartzelonako nesken futbol taldean jokatzen du. Erdilari edo aurrelari bezala jokatzen du. Jennifer Espainiar futboleko jokalari onenetariko bat da hainbat espezialisten iritziz. Espainiako Iberdrola ligan jolasten du.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jennifer Atletico Madrilen hasi zuen bere kirol ibilbidea, 12 urterekin klubeko probak gainditu ondoren, bere aitonak bultzatuta, klubeko atezaina zena.2004ko abenduaren 5ean debutatu zuen, 6-0eko garaipenarekin gola sartuz. Vicálvaroren aurka.2005-06 denboraldian 16 partida jokatu zituen eta’’’12 gol sartu zituen, Superligara igotzeko helburua barne, Unió Esportiva L'Estartiten aurka. Eta hotik bere bizitza futbolistikoa hasi zen.
Bartzelona Futbol Klubean aritzen da aurrelari eta erdilari postuetan. 2012an aurreneko nazioarteko partida jokatu zuen Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin. 2021ean munduko emakumezko futbolaririk onenaren Emakumezkoen Urrezko Baloi sarian txapeldunordea izan zen.
Taldea | Herrialdeak | Denboraldiak |
---|---|---|
Atlético de Madrid | Espainia | 2004-2010 |
Rayo Vallecano | Espainia | 2010-2013 |
Tyresö FF | Suedia | 2013 |
Bartzelona Futbol Kluba | Katalunia | 2013-2017 |
Paris Saint-Germain | Frantzia | 2017-2018 |
Atlético de Madrid | Espainia | 2018-2019 |
Bartzelona Futbol Kluba | Katalunia | 2019-... |
Hainbat hedabide eta kirol espezialistak Espainiako futboleko jokalari onenetarikotzat jota, Txapeldunen Liga irabazi du Futbol Club Barcelonarekin (2021), sei liga txapelketa, Futbol Club Barcelona (2014, 2015, 2020, 2021). , Rayo Vallecano de Madrid (2011) eta Club Atletico de Madrid (2019), lau Erregin Kopa (2014, 2016, 2020, 2021) Kataluniako selekzioarekin, eta Frantziako Kopa Paris Saint-Germain Futbol Klubarekin (2018). Gainera, bost aldiz irabazi du Espainiako txapelketako goleatzaile onenaren saria. Goleatzaile oparoa, 2020an Futbol Club Barcelonako goleatzailerik onena izan zen Sonia Bermúdez madrildarrak sartutako 123 golak gainditu ostean.2021ean Zilarrezko baloia jaso zuen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeko Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SARIA | TALDEA | URTEA |
Espaniar Liga | Rayo Vallecano | 2010-11 |
Espaniar Liga | FC Barcelona | 2013-14 |
Erreginaren Kopa | FC Barcelona | 2014 |
Espaniar Liga | FC Barcelona | 2014-15 |
Erreginaren Kopa | FC Barcelona | 2016 |
Erreginaren Kopa | Paris Saint-Germain | 2017-18 |
Espaniar Liga | Atletico de Madrid | 2018-19 |
Espaniar Liga | FC Barcelona | 2019-20 |
Erreginaren Kopa | FC Barcelona | 2020 |
Espaniar Liga | FC Barcelona | 2020-21 |
Champions League | FC Barcelona | 2020-21 |
Erreginaren Kopa | FC Barcelona | 2021 |
Erreginaren Super Kopa | FC Barcelona | 2022 |
Barkarkako Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SARIA | URTEA |
Espainia-Ingalaterra Eurokopako multzoen faseko MVP | 2013 |
Pitxitxi Saria | 2015-16 |
Pitxitxi Saria | 2016-17 |
Iberdrola Ligako 18. jardunaldiko jokalari onena | 2019 |
Pitxitxi Saria | 2018-19 |
Espainia-Hegoafrika Munduko txapelketako multzoen faseko MVP-a | 2019 |
Pitxitxi Saria | 2019-20 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jennifer Hermoso. 2021-12-02 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).