Bartzelona Futbol Kluba (emakumezkoen taldea)
Sorrera | 1988 (Club Femení Barcelona) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia |
Joan Gamper Kirol Hiria inaugurazioa: 2006 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Superliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fcbarcelona.es | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

Bartzelona Futbol Kluba-ren emakumezkoen futbol taldea Espainiako talde indartsuenetakoa da, lau Superliga eta lau Erreginaren Kopa eskuratu baititu. 2019an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldea 1988an sortu zen Club Femení Barcelona izenarekin eta Superligaren sortzaileetako bat izan zen 1989an. Hasieran Bartzelona Futbol Klubaren barnean ez bazegoen ere kolore blaugrana hartu zuen. 1991ean Kopako finalista izan zen eta 1994an lehenengo titulua eskuratu zuen, Erreginaren Kopa. 2001ean sartu zen FC Barcelonaren egituraren barnean.
XXI mendearen hasieran maila apalean ibili zen, Superligra igo eta jeitsi egin baitzen sarritan, harik eta 2007an behin betiko igo zen arte. Emaitza aipagarrienak 2010tik aurrera izan ditu, lau liga jarraian irabaziz eta beste lau Kopa ere bai. 2019an Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen baina Olympique Lyonnais 4-1 emaitzaz garaitu zuen. 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan bigarrenari 9 puntu ateratzen zizkionez txapeldun izendatua izan zen.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Txapeldunen Liga:
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2019
- Emakumezkoen Superliga (5): 2012, 2013, 2014, 2015, 2020.
- Erreginaren Kopa (6): 1994, 2011, 2013, 2014, 2017, 2018.
- Espainiako Superkopa (1): 2019-20.
- Kataluniako Kopa (10): 2009, 2010, 2011, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019.