Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Jirafa (Giraffa) Afrikako ugaztun hausnarkaria da. Lehorreko animaliarik altuena da.

Oso animalia garaia da; 4 eta 10 metro bitarteko altuera izan dezake. Oso lepo luzea eta sendoa du; lepo atzekaldean ile asko du. Lau hanka luze ere baditu, buztan luzea du, bi adar txiki ditu eta gorputz osoa orban marroiez beteta du.

Jirafak belarjaleak dira baina sarraskiak eta hezurrak miazkatzen ere ikusi izan dira. Acacia, Commiphora eta Terminalia generoetako zuhaitzen adaxkak eta hostoak jaten ditu, proteina eta kaltzioz beteriko zuhaitzak direlako, ezinbesteko bi osagai beraien hazkuntzarako.

Harrapari naturalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehoiak dira jirafa helduak ehiza ditzaketen harrapari bakarrak; hala eta guztiz ere, ez da lan samurra: horren saiakeran lehoi batzuk hil izan baitira. Beraz, jirafak ehizatzen trebatzen diren lehoi-taldeak daude; izan ere, haien elikaduraren zati esanguratsua dira.

Jirafa kumeak eta gaztetxoak berriz, hienek, lehoinabarrek eta afrikar basatxakurrek ere ehiza ditzakete.

Agian, ura edatera hurbiltzen direnean, krokodiloen erasoengatik ere jaus daitezke.

Ugalketa bibiparoa dute jirafek (umeak sabeletik jaiotzen dira), arrak eme emankorrekin ugaltzen dira. Aipagarria da jaio berria den jirafa kume batek 1,8 metroko garaiera duela.