Txikipedia:John Maynard Keynes

Wikipedia, Entziklopedia askea

John Maynard Keynes (Cambridge, Erresuma Batua, 1883ko Ekainaren 5a - Sussex, Erresuma Batua, 1946ko Apirilaren 21a) ekonomilaria izan zen.

Pentsakera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makroekonomia modernoaren sortzailetzat hartzen da, bere 1919ko “Bakearen ondorio ekonomikoak” et ha 1936ko ”Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra” liburu ezagunenetan argitaratutako teoria ekonomikoengatik.

Keynesek politika ekonomikoa herri bat krisitik ateratzeko funtsezkoa zela uste zuen. Haren ideia, krisietan gastu publikoa handitu eta ekonomian gobernuek duten parte-hartzea gehiagotzea zen, ekonomia bultzatzeko. “Iraultza keynesiar” hori, II. mundu-gerraren ondoren, tresna berri bat bezala hedatu zen mendebaldeko mundu osoko politika ekonomikoak hiru hamarkada baino gehiagoz erabakiz.

Ikasketak eta egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Maynard Keynes ekonomilaria

Cambrigeko unibertsitatean matematika, estatistika, filosofia eta literatura ikasi zituen 1902 - 1906.urteen artean, eta ekonomian interesatu zen bere Alfred Marshall irakasleak aholkatu ziolako. Bestalde, 1909an unibertsitate berean irakasle bilakatu, 1919an britaniar ordezkaritzako Altxorraren ordezkari bezala parte hartu, Economic Jouranal aldizkariko editore zuzendaria eta Royal Economic Society-ko idazkaria izaten lan egin zuen. Gainera, bere bizitzako azken urteetan Ingalaterrako bankuko zuzendaria izan zen.