Txikipedia:Jose Luis Korta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kirolari eta arraunlari famatua
Kirolari eta arraunlari famatua

Jose Luis Korta 1949ko apirilaren 25ean jaiotako arraunlari Oriotarra da. Arraunlari, entrenadore eta patroi izandakoa da. Horretaz gain, zenbait telebista programatan agertu izanagatik ere ezaguna da. [1]

Kirol mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970.urtean arraunalari gisa nabarmentzen hasi zen. Batetik, modalidade tradizionalean, hau da, traineruan, eta bestetik, banku mobil olinpikoetan.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kortak, Donostiako Kontxako estropada garrantzitsuan 8 bandera lortu ditu arraunlari bezala. Oriorekin (1970, 1971 eta 1972an) baina Lasarte-Michelín-ekin batera (1973an). Kaikurekin aldiz, (1978, 1980 eta 1981ean). Eta azkenik, Kastrorekin (2001ean). Urte horiek guztietatik 3 patroi moduan irabaziak izan dira, eta 5 entrenatzaile gisa.

Parte hartutako programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El conquistador del fin del mundo telebista saioan zenbait aldiz agertua izan da. Kapitain bezala 9 ekitalditan egon da: 2, 3, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. Gehienetan, Juanito Oiarzabal alpinistarekin egon izan da El conquistador del fin del mundoko abenturetan. Bestalde, aurten ere parte hartu du, talde berdean kapitain bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) José Luis Korta. 2024-01-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).