Mendizaletasun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pirinioetako GR 11 ibilbidean barna doazen mendizaleak, Anayet mendiaren inguruan.

Mendizaletasuna oinez mendiak igotzean (mendigoizaletasuna), mendietan barrena oinez ibiltzean, mendietan eskiatzean edo mendiak eskalatzean datzan kirola da. Jarduera horretan, kontuan hartu behar dira inguruaren jakintza, mendian ibiltzeko teknikak eta mendian orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna zaletasuna eta naturarekin bat egiteko modua ere bada askoren iritziz. Euskal Herria, gainera, mendizaletasunean aritzeko lurralde guztiz aproposa da, menditsua baita.

Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago:[erreferentzia behar] bidezidor kirola, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa (azken hori, era berean, arroka eta izotz eskaladan banatua), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.

Sarritan mendizaletasun izena goi mendiak igotzeko jarduerari lotu zaio, hau da, garaiera handietako mendizaletasunari. Hala, mendiak igotzen dituenari mendizale deitu ohi zaio, ez ordea aurreko beste jardueretakoren bat egiten duenari.

Mendizaletasuneko hamabi jarduerak lau ataletan bana ditzakegu:

1.  Oinezko atala

2.  Eskalada atala

  • arroka eskalada
  • izotz eskalada
  • kirol eskalada
  • boulderra

3.  Iraupeneko atala

  • mendiko duatloia
  • erdi mailako mendi maratoia
  • mendiko maratoia.

4.  Berezien atala

  • arroila jaitsiera
  • ibilbide eskia.

Alpinismoa, andinismoa eta himalaismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpinismo, andinismo eta himalaismo terminoak askotan erabiltzen dira altuera handietako mendizaletasunaren sinonimotzat, baina ez da guztiz zuzena. Alpinismo hitzak Alpeetako igoera adierazten du, beraz 5000 m baino txikiagoak diren mendien igoera. Andinismoak, aldiz, Andeetako mendi baten igoera adierazten du, hau da, 5000 m baino altuagoak eta 7000 m baino txikiagoak diren mendiak igotzea. Himalaismoa egiteari, azkenik, 7000 m baino gehiago dituen Himalaiako mendiak igotzeari deritzo.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendigoizale ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luberri, mendizaletasuneko webgunea. Euskal Herriko mendiei buruzko informazioa dakar.