Txikipedia:Julia Gillard

Wikipedia, Entziklopedia askea

Julia Eileen Gillard, 1961eko irailaren 29an Barryn, Vale of Glamorganen jaio zen.  Lehen Australiako Ministra emakumea izan zen. Ikasleen politikan boterea izan zuen, eta 1983an, Australiako Ikasleen Batasuna zuzendu zuen bigarren emakumea izan zen.

Julia Gillard

Zer egin zuen politikan sartu aurretik?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan sartu aurretik ibilbide arrakastatsua izan zuen, 1991an, Slater eta Gordonen enpresako bazkide gazteena bihurtu zen eta 1998an, lehen aldiz, Parlamenturako aukeratu zuten.

Zein izan ziren bere politikaren lehenaztarnak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ministro izan aurretik, lehen ministrorde izan zen 2007tik 2010era Kevin Rudden Lan Gobernuan. Enplegu eta Lan Harremanetarako ministro, Hezkuntza ministro eta Gizarteratze ministro izan zen.

Zer egin zuen politikan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko ekainaren 24an, Julia Gillard Australiako 27. lehen ministro bihurtu zen, eta kargu hori hartu zuen lehen emakumea izan zen. Parlamentoak oposiziorik gabe aukeratu zuen. 2021ean, Wellcome erakundeko presidente izendatu zuten, osasuneko erronkak konpontzeko zientziari laguntzen dion fundazio globalean.

Zer dago orain egiten?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela gutxi bere izendapena amaitu zuen Hego Australiako Haur Hezkuntza eta Zaintzarako Errege Batzordea zuzentzeko. Gaur egun, Emakumeen Lidergorako Institutu Globalaren hasierako presidentea da.