Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Julie Foudy

Julie Maurine Foudy, Julie Foudy bezela ezagutua, San Diegon, Kalifornian, 1971-ko urtarrilak 23an jaiotako 1,68 metroko futbolari ohia da.

Nola hasi zen futbolean jokatzen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi honetan, Jolie Foudy ikus daiteke, bere aurpegiaren argazki osoa daukagu.
Julie Foudy futbolari ohia

Julie Foudyk Stanford unibertsitean ikasi zuen, baina medikuntza aurreko ikasketak egin eta gero, medikuntza-eskola alde batera uztea erabaki zuen, futbolean profesionalki jokatzen hasteko. Horrela, gero eta famatuagoa bilakatu zen futbol munduan, eta hainbat sari eta partida egin eta irabazi zituen.

Futbolari profesional bezala egindako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julie Foudy-k 271 partida jokatu zituen, 1987-2004 urteen artean, eta 271 partida horietatik, 45 gol sartu zituen. 1991. eta 2004. urteetan, Fifako bi mundu txapelketa irabazi zituen, jokatutako 4 txapelketetatik.  Horretaz gain, AEBko kapitaina izan zen 4 urtez, 2000-tik 2004-ra, hau da, erretiratu zen arte. Baita, Foudy San Diego Spiriteko (WUSA) kapitaina ere. Olinpiar jokoak direla eta, urrezko bi domina irabazi zituen, 1996 eta 2004 urteetan. Gainera,  zilarrezko beste bat ere irabazi zuen 2000.urteko Olinpiar Jokoetan.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, futbolari ohia da, baina ez du futbola guztiz utzi, analista eta emakumeen futboleko kazetari ofiziala da. Horretaz gain, emakumeen kirol fundazioko aginte-burua da, bere taldekide ohiarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]