Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kadesh

Kadesh hiriaren mapa, duela 3.300 urte marraztua.

Kadesh edo Qadesh Ekialde Hurbileko antzinako hiri bat da. Haren hondarrak gaur egun Sirian daude.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialde Hurbilean kokaturik zegoen, Kanaan izeneko eskualdean. Orontes ibaiaren ertzean zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi inperio handiren artean zegoen Kanaan eskualdea. Iparraldean Hititen inperioa zegoen eta hegoaldean Egiptoko Inperioa. Bi inperioek nahi zuten Kanaan kontrolatu eta hiri garrantzitsuena Kadesh zen.

K.a. 1275. urtean inperio bien arteko borroka handia gertatu zen Kadeshen. Ez da ezagutzen nork irabazi zuen, baina oso gogorra izan zen, zeren eta Kadeshko borrokaren ondoren enperadore biek erabaki zuten ez zutela gehiago elkarren aurka borrokatuko. Kadesh hiria Hitita inperioaren barnean gelditu zen.

Ehun urte beranduago itsasaldetik etorri ziren herriek Kadesh suntsitu zuten.

XX. mendearen hasieran aurkitu zituzten Kadesh hiriaren hondarrak.