Edukira joan

Kanaan

Koordenatuak: 32°46′00″N 35°20′00″E / 32.76667°N 35.33333°E / 32.76667; 35.33333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanaan
Datu orokorrak
Motaeskualde historikoa eta Zibilizazioa
EponimoaKanaan
Geografia
Map
Koordenatuak32°46′00″N 35°20′00″E / 32.76667°N 35.33333°E / 32.76667; 35.33333
Geologia
GaraiaBrontze Aroa
Artikulu hau lurralde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».

Kanaan[1] Mendebaldeko Asiako eskualde eta zibilizazio baten izen zaharra da. Mediterraneo itsasoaren eta Jordan ibaiaren artean dago, eta Ilgora emankorra izenez ere ezagutzen den lurraldearen zati bat hartzen zuen. Bertokoen jentilizioa kanaandar da.[2]

Ez zen estatu bat, eskualde bat baizik, eta bertan hainbat herrialde eta hiri sortu eta desagertu ziren mendeen poderioz, hala nola, Jeriko, Ugarit, Galilea, Samaria, Fenizia, Judea, etab. Feniziarrak kanaandarrak ziren, baina eskualdean beste herri ugari finkatu ziren: amorritak, jebustarrak, hiksoak, filistiarrak, aramearrak edo hebrearrak. Erromak Siriako eta Judeako probintziak sortu zituen eskualdea menperatu ondoren, bere administraziopean jarri zuenean, eta geroago, K.o. 135 urtean, Siriar-Palestinar probintzia sortu zuen.

Testamendu Zaharrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblian maiz aipatzen den Ekialde Hurbileko eskualde historiko bat da, Mediterraneo ekialdeko kostaldetik Jordan ibaira bitarteko lurraldea hartzen duena, egungo Israel, Zisjordania, Gaza eta Libano, Siria eta Jordaniako lurralde zenbait ere hartzen dituena. Bertan semita herriak bizi ziren hebrear eta beste herri zenbaitek K. a XV-XII mendeetan lurraldea hartu aurretik. Biblian israeldarren Agindutako Lurraldearekin dator bat, Zenbakiak liburuko 34 kapituluan adierazten denaren arabera; Hasiera liburuan, berriz, Kanaan Agindutako Lurraldearen zati bat baino ez da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]