Txikipedia:Kai Nakai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iratxe Aguilera (Gasteiz, 1996), Kai Nakai izen artistikoaz ezagunagoa, musika urbanoa lantzen duen gasteiztar abeslaria eta musikagilea da. Musika urbanoa abesten du, gehiena reggaetoia, nahiz eta pop, trap eta disko bezalako beste genero batzuk ere eskeintzen dituen. Bere musika euskaraz egiten du eta aldarrikatzen du genero hau ere feminista izan daitekeela.[1]

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an ekin zion musika urbanoa egiteari Kai Nakai goitizenarekin. Izen artistikoak bere identitateari erreferentzia egiten dio: kai hitz euskaldunaren eta nakal hitz indonesiarretik (bihurri esan nahi du) eratorritako nakai hitzaren batura da.

2020ko abenduan aurkeztu zuen Baimenik gabelehen diskoa Durangoko azokan. Album honetan, askatasuna sustatzen duten letrei esker, gizarteak urteetan ezarri dituen patroiak deuseztatu nahi ditu.

2021ean EP bat atera zuen, Maitia izenekoa. Honetan, maitasun-istorio baten faseak aurkezten dira 5 abestiren bidez: lehen maitasunetik hasi, maitasun toxikotik igaroz, norberaren maitasuna, maitemina eta benetako maitasuna lortu arte. Bestalde, bi single atera zituen: 15K (Hamabostmila) eta Nahikoa Dela, azken hau Beldur Barik 2021 lehiaketaren abestia izanik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kai Nakai. 2023-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
  2. Kai Nakai. 2023-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).