8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Durangoko Azoka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Landako Erakustazoka.jpg Durangoko Azokaren egoitza nagusia den Landako erakustazokaren eraikina.
Durangoko azoka.jpg Durangoko Azokako 2007ko irudi bat stand baten barrutik.
Urtea : 1965
Lekua : Durango, Bizkaia
 Euskal Herria
Egoitzak : Landako Gunea
Data: Abenduaren 8ko inguruan dauden 5 egunetan zehar ospatu ohi da.
Sarrera: Irekia (sarrera doan)
Sortzailea : Gerediaga Elkartea
Mota : Euskal liburu eta disko erakustazoka
Sailak : Argitaletxeak, banatzaileak, diskoetxeak, erakundeak eta kultur eragileak.
Betebeharreko ezaugarria : Euskarazko argitalpenak eta euskal gaiak edozein hizkuntzatan.
Zuzendaria : Jon Irazabal
Antolatzailea : Gerediaga Elkartea
Babesleak : Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Aurrekontua: Ezezaguna
Webgunea :  http://www.durangokoazoka.com/
 http://www.gerediaga.com/
Durangoko Azokako barrutik
Durangoko Azokara gerturatutako erosle, euskaltzale eta ikusleak.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da, euskalgintzan dihardutenen elkargunetzat sortua.[1]

Urtero, abenduaren lehenengo hamabostaldian, Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira azokan, bai nobedadeak bai aurreko urteetako liburu eta diskoak salgai jartzera. Baina, gainera, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.[1] Zerbaitengatik du euskal izena, izan ere.

Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko azaroaren 1ean lehen edizioa antolatu zuten, Andra Mariaren basilikako arkupean, oraindik Francoren diktadurapean. 19 argitaletxek hartu zuten parte. Lehenengo edizioa Gerediaga Elkarteak antolatu zuen. Euren esanetan "Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea" zen. Ondoren urtero antolatu zen Andra Mariako elizpean 1967an ezik, elizaren konponketa lanak zirela eta ez zela ospatu. Lehenengo urtean 100.000 pezetako aurrekontua izan zuen. 1966an 680 liburu eta 179 disko saldu ziren eta 1969an 870 liburu eta 138 disko izan ziren.

1974an Merkatu Plazan kokatu zen lehenengo aldiz geroz eta jende gehiago biltzen zelako eta Gobernadore Zibilak arazoak jarri zituelako horretarako. Bertan mantendu zen 1996ra arte. 1980an Azoka abenduan egiten hasi zen. Gainera, hiru urtez jarraian, 1986tik 1988ra, Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen, baina ez zuen antolatzaileek esperotako arrakasta izan.

1992an Argizaiola saria ematea erabaki zen eta 1996an merkatua utzi eta karpa erraldoi batera igaro zen. Hala ere hori tenporala izan zen 2003an Landako Erakustazoka inauguratu baitzen. Azokak jada leku finko bat du eta euskal kulturaren barnean data garrantzitsua da.

2007an Lehen aldiz 42. Durangoko Azokaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuten. Kartelaren irabazlea Igotz Ziarreta (www.igotz.com) izan zen "Jantzi Euskara" leloarekin sortutako kartelarekin.

2014an, 50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu zituzten Durangoko Euskal Dendan[2]. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 120.000 euro eman zizkion azokari[3]. Urte berean, Korrikak omenaldia egin zion Durangoko Azokari[4].

2016an lehenbiziko aldiz Argentinako Euskal Komunitatearen ordezkaritzak bere erakustokia izan zuen[5], aurretik Bartzelonako Euskal Etxeak hasitako bideari jarraituz.

Argizaiola saridunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaletxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda»

Diskoetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko diskoetxeen zerrenda»

Gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan atzerriko literaturaren kideak gonbidatzen dituzte antolatzaileek, beste liburu azoka batzuetan egiten den moduan, nagusiki beste hizkuntza gutxituen esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

Hauek izan dira orain arteko gonbidatuak:

Euskal Wikipedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kabiaren sarrera, Wikimediaren tailer egunean

2011ko abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia ospatu zen. Bertan proiektu honi buruzko hitzaldia eskeini eta ondoren, egunean zehar, partaide eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreek lagundu zietelarik.[6]

2015eko Durangoko Azokan Euskal Wikilarien Elkartea[7] sortzeko bilkura egin zen bertan, Kabia delako txokoan. 2016. urtean, Wikimedia Commonsera igotzeko tailerra egin zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

tontos

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Durangoko Azoka


Koordenatuak: 43° 10′ 15″ N, 02° 37′ 50″ W / 43.17083°N,2.63056°W / 43.17083; -2.63056