Txikipedia:Kalorimetro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalorimetroa

Kalorimetroak substantzia batek duen edo erreakzio kimikoetan askatzen den beroa neurtzen du.

Munduko lehen izotz-kalorimetroa Antoine Lavoisier-ek eta Pierre-Simon Laplace-k 1782-83an erabili zuten aldaketa kimikoek sortutako beroa neurtzeko. Kalkuluak Joseph Black-ek aurkitutako bero sorrean oinarritu zituzten. Esperimentu horiekin, termokimika garatzen hasi zen.