Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanchenjunga mendia

Kangchenjunga munduko hirugarren mendirik altuena da (8.586 metro) eta India eta Nepalen dago, Himalaia mendikatean.

Izenak “elurretako bost altxorrak” esan nahi du tibeteraz, bost tontor nagusi baititu, eta tontor horiek elurrez betetako kutxa eta ondasun espiritualen antza dutelako.[1]

Erraldoi harrigarri eta arriskutsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanchenjunga ez da Everest edo K2 mendiak bezain ezaguna, baina alpinistek errespetu handia diote oso mendi zaila delako igotzeko. Haren hormak izotzez eta elurrez beteta daude, eta klima oso arriskutsua du: elur-jausiak, ezkutuko arrakalak glaziarretan eta bat-bateko ekaitzak. Horregatik, eskalatzea benetako erronka da.

Lehenengo igoera arrakastatsua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Himalaia mendikatea eta tontorrik handienak

XX. mende hasieratik saiakerak egin baziren ere, lehenengo aldia norbait tontorretik gertu iritsi zena 1955. urtean izan zen. Igoera hura Charles Evansek gidatutako espedizio britainiar bati esker egin zen. Hala ere, Joe Brown eta George Band eskalatzaileak tontorrera iritsi aurretik gelditu ziren, mendia sakratua dela pentsatzen dutenen sinesmenak errespetatzeko. Gaur egun, alpinista gehienek ohitura hori mantentzen dute.

Bizitzaz beteriko toki sakratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruetako biztanleentzat, Kanchenjunga toki sakratua da eta babes-ikurra. Kondairen arabera, tontorretan bost altxor gordetzen dira: gatza, urrea, harri politak, harribitxiak eta testu sakratuak, behar garaietan erabil litezkeenak.

Gainera, mendiaren inguruko eremuak natura harrigarria du: errododendroz eta koniferoz betetako basoak daude, eta altuera handiagoan, glaziarrak eta belardi alpetarrak. Hainbat animalia bakan bizi dirainguruetan: Panda gorria, elur-lehoinabarra eta hegazti bitxi ugari. Biodibertsitate hori babesteko, Kanchenjungako Parke Nazionala (Indian) eta Kanchenjungako Kontserbazio Saila (Nepalen) sortu ziren.

Adituenentzat erronka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, Kanchenjungak ez ditu Everestek adina eskalatzaile jasotzen, baina izugarrizko erronka izaten jarraitzen du gehien prestatuta daudenentzat.

Igotzeak entrenamendu handia, eta naturarekiko eta bertako kulturarekiko errespetua eskatzen ditu. Askorentzat, ez da abentura fisikoa bakarrik, Himalaiaren bihotzerako bidaia espiritual bat da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Kanchenjunga» Euskarazko Wikipedia 2022-03-06 (kontsulta data: 2025-12-04).