Wikipedia, Entziklopedia askea

Himalaia

Himalaia mendikatea.

Himalaia Asian dagoen mendikate bat da. Hainbat herrialderen artean banatuta dago: Bhutan, India, Nepal, Tibet eta Txinan.

Oso handia da: mendebaldetik ekialdera, 2.600 kilometro luze da, eta iparraldetik hegoaldera, 350 kilometro zabal. Munduko mendikaterik altuena ere bada: 8.000 metrotik gorako 14 gailur ditu. Haien artean, munduko mendirik garaiena: Everest (8.848 metro).

Himalaiatik ateratzen dira beste mendikate garrantzitsu batzuk: Karakorum edo Hindukush, adibidez.

Oso ibai garrantzitsuak sortzen dira mendikate honetatik: Ganges, Indus, Brahmaputra eta Yangtse edo Ibai Urdina.