Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kantzer tropikoa

Eduki-taula

Kantzer tropikoaren marra.

Kantzer tropikoa Lur planetako bost latitude-zirkulurik handienetako bat da, eta, zehazki, ekuatoretik iparraldera 23°27' dagoen paraleloa. Tropiko honek planetako lurralde tropikalaren iparraldeko muga markatzen du.

Duela 2.000 urte latitude honi izen hau ipini zitzaionean, eguzkia ekaineko solstizioan (ekainaren 21ean) Kantzer konstelazioan zegoelako eman zitzaion izen hori. Gaur egun, ordea, eguzkia Taurus konstelazioan dago ekaineko solstizioan. Egun honetan, eguerdian, eguzkiaren izpiak bertikalki erortzen dira tropiko honen marraren gainera.